Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jagoba Arrasate berriatuarrak kantu bidez errepasatu du bere bizitza, eta miresmena eragin du

Osasunako entrenatzaileak 'Kantu bat gara' ikuskizunean parte hartu du Iruñean, eta hainbat musikariri erreferentziak eginez errepasatu du bere bizitza: "Esan zuen aspaldi Tijuana In Bluek, eta nik eta nire familiak pentsatzen dugu igual: 'joder qué bien se está en esta capital'".

Jagoba Arrasate Osasunaren entrenatzailea
Paulo Ostolaza
Lea-Artibai eta Mutriku
2022/04/26

“Kaixo, Gaiarre; ez dago besterik, so edo arre, piszinara egingo dut salto hala ere, urik dagoen jakin gabe”. Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaile berriatuarrak horrela hasi zuen domekan [apirilak 24] bere bizitzako kantua, Iruñeko Gaiarre antzokian. Bera izan zen Jon Maiaren Kantu bat gara ikuskizunaren emanaldiko ezusteko nagusia. Ez da ohikoa futbolaren munduko pertsonak euren ingurunetik kanpo ikustea, baina Arrasatek beste behin erakutsi du horretarako ez duela beldurrik; aurrez ausartu izan da jendaurrean bertsotan egiten ere.

Hainbat talde eta abestiri erreferentziak eginez, bere bizitzari errepasoa egin zion Osasunako entrenatzaileak. Pello Ramirezen Sahatsaren loa abestia oinarri hartuta, Berriatuatik (Bizkaia) Iruñerako bidaia egin zuen, Delirium Tremensetik Barricadarakoa. Sareetan hainbat erabiltzailek goraipatu dute Arrasateren parte hartzea: “Horrelako entrenatzaile gehiago nahi eta behar ditugu. Gora Jagoba Arrasate!”, idatzi du batek.

Arrasate ez zen Maiaren ikuskizuneko gonbidatu bakarra izan, eta oholtzara igo ziren Amane Sancet, Amets Arzallus eta Pello Reparaz ere.

Boga-boga-tik No hay tregua-ra. Arrasatek, Gaiarreko oholtza gainean, aita izan zuen gogoan lehenik: “Aita mutrikuarra izaki, Delirium Tremens zer den badaki. Hiru aeroplano pasau, ta bat itsasora jausi. Umetan, gauetan, kostaldeko taldea izaten zen nagusi. Gabon eta ondo lo egin Jagoba, gaur Hiru aeroplano eta bihar Boga-boga“. Jarraian, ama: “Berriatuarra bera, Lea-Artibaikoa goitik behera. Harek egiten zuen Argoitia anai-arreben aldeko aukera: berriz etorriko zera, Ondarroako kaiera“.

Arrasatek haurtzarotik izan zuen futbola gertu: “Berakruz ikastolan, Markinan, lehen golak, baita ere lehenengo koplak. Luis Baraiazarrarekin, Aitxe Luis guretzat. Berari egiten genion kasu, berari esker deskubritu genuen Ama begira zazu“. “Gazte errebelde garaia” oroitzeko, berriz, Su Ta Gar baliatu zuen entrenatzaileak: “Esaten genuen: eibartar hauek arrazoia daukate, edozertarako, jo ta ke irabazi arte“. Baita Negu Gorriak ere: “Miresmena, batetik korroska, bestetik errena, ondoren iritsi zitzaigun pena. Urte batzuk geroago konturatu ginen gurea zela garaipena”. Geroago iritsi zen Gatibu: “Alex [Sardui] eta bere lagunak testigu. A ze parie, Euritan dantzan eta Alkondarie“.

Gazte garaiak atzean utzita, aita izateko unea heldu zitzaion. Hiru seme-alaba ditu Arrasatek: “Iritsi zen Pirritx eta Porrotxen txanda, haiekin pasa ditugu ordu pila. Pupu, Lore eta patata tortilla”.

Berriatukoaren entrenatzaile ibilbidean, oraingoz, Iruñea izan da geltokirik arrakastatsuena. Osasunarekin emaitza bikainak lortu ditu, eta duela gutxi luzatu du kontratua 2024. urtera arte: “Esan zuen aspaldi Tijuana In Bluek, eta nik eta nire familiak pentsatzen dugu igual: joder qué bien se está en esta capital“. Sadar da horretarako gakoetako bat: “Ze pasada, topera jartzen dutenean Barricada, atsedenalditik bueltan, aurkariak jartzen dira txarrenean, No hay tregua entzuten dutenean”.

Amaitzeko, ikuskizunean parte hartzeko erronkak urduri jarri zuela aitortu, eta eskerrak eman zizkion Maiari: “Azken batean, kantu bat baino ez gara”. Txalo zaparrada batekin eskertu zion errezitala Gaiarren bildu zen publikoak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.