Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Lekeitioko hiri antolamendua saritu du Euskal Herriko arkitektoen elkarteak

Herrian egiten ari den berrurbanizazio plana nabarmendu nahi izan du elkarteak, Hirigintza Planteamendua, hain zuzen ere.

Mikel Reina Barros
Lekeitio
2022/04/26

Lekeitio berrurbanizazio lanetan dago buru-belarri. 2020ko azaroaren 12ko osoko bilkuran onartu zen aho batez Hiri antolamenduko Plan Orokorra (HAPO), hau da, herriko kale eta auzoek hurrengo urteetan izango duten bilakaeraren azalpena. Euskal Herriko arkitektoen elkarteak dokumentu hau saritu du, Hirigintza Planteamenduko sariagaz, hain zuzen ere. Epaimahaiak lanaren izaera operatibo nabarmendu nahi izan du, “udalerriko aukera-eremuak modu errealistan garatzeko aukera ematen baitu”.

Horrez gain, paisaia natural eta historiakoarekiko errespetua azpimarratu du arkitektoen elkarteak. Plan hau dagoeneko martxan dago eta helburua da datozen urteetan Lekeitioko udalerriaren lurzorua hirigintza-ikuspegitik bere osotasunean antolatzea plangintza-tresna honen bidez.

Bidea, ordea, luzea izan da. Udala 2016an hasi zen proiektu honekin eta lehendabizi herritarren iritziak, ekarpenak eta irtenbideak jaso nahi izan zituen, horrenbestez HAPO dokumentua herriko parte hartze prozesuaren emaitza da. Udalak nabarmendu nahi izan du proiektuaren ardatza “natura-ingurunea eta eraikitako ondarearen babesa” izan behar zirela. Gauzak horrela, gizartearen beharrizanak asetzera bideratuko diren hiri-garapenak lehenetsi dituzte, babes ofizialeko etxebizitzak, besteak beste.

2020an aho batez onartutako eta aurten saritutako Hiri antolamenduko Plan Orokor honek irizpide oso argiak ditu. Lurzoru-kontsumoaren arrazionalizazioa bilatzen du, egungo hiri-ehunaren garapenei lehentasuna ematea, hau da, kaskoa egitea joatea, hutsuneak betez eta ez garapen bakartuak garatuz. 310 etxebizitza hauetatik %49,24 Babes Publikokoak izango dira. Bide beretik, udalak 73.034,00 m2 lurzoru urbanizagarri ezabatu ditu, Santa Katalina eta San Antolin inguruan batez ere. Udalerriaren barne oinezkoen mugikortasuna sustatzea da beste helburu nagusietako bat, hiri-garapen eremu berrietan zein gaur egungo espazioetan, irisgarritasun hobea ziurtatuz.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.