Lekeitioko herri mugimenduek bat egin dute Maiatzaren Lehenean
Herriko hainbat eragilek eskolapea hartu zuten atzo [maiatzak 1] goizean.
Lekeition ere mobilizazioak egin ziren langileen nazioarteko egunean “datorrenari, saretuta eta alkarregaz” lelopean maiatzaren 1eko herri dinamikak. Herriko hainbat eragilek, besteak beste: Mugimendu Feministak, gazteek, pentsionistek, udal langileek, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak baita beste zenbait norbanako ere. “Sektore bakoitzaren problematika landu eta oinarri komun eta berriak eraiki genituen 2019ko greba orokor arrakastatsuan. Geroztik elkarlanean eta saretuta hainbat kontu egin ditugu batera. Eraldaketa sozialetik burujabetzarako bidea eginez”, adierazi dute antolatzaileek.
Mobilizazioetara batu ziren, esate baterako, Amoroto eta Mendexako herritarrak, oraindik mediku zerbitzurik gabe jarraitzen dutela gogorarazteko.
Egitarau oparoa antolatu zuten atzo [maiatzak 1], hasteko manifestazioa osatu zuten eskolapetik hasita herriko kaleak zeharkatuz. Irteera tokira itzuli ziren gero ekitaldi politikoa osatzeko eta ostean herri aldarrikapen azoka antolatu zuten eskolapean bertan jan-edana banatzen zuten bitartean musikagaz girotuta.