Mutriku Sokatira Taldea Euskadiko Sokatira Txapelketan arituko da
Zapatuan, Azkoitian hasiko den Lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketan lau talde lehiatuko dira.
Zapatuan [maiatzak 7], 17:00etan, Azkoitiko Trenbidearen Zumardiako belardian emango diote hasiera Lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketari, eta bertan lehiatuko da Mutrikuko Sokatira Taldea. Azkoitian dute lehenengo hitzordua ezarrita mutrikuarrek, eta Gaztedi A, Gaztedi B, eta Goiherriko taldeekin arituko dira lehian lehenengo jardunaldi honetan, 680 kg-ko kategorian.
Txapelketari dagokionez, sei taldek parte hartuko dute guztira, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C, Laukizeko (Bizkaia) hiru talde arituko dira lehian, Akelarre Erandioko taldea, Goiherriko taldea eta Mutrikuko sokatira taldea izango dira.
Bost kategoria ezberdinetan lehiatuko dira, 680 kilokoa, 640 kilokoan, 600 kilokoan, 560 kilokoan eta 580 mistoan.
Egutegia jada argitaratu dute, eta uda osoa iraungo du txapelketak. Lehenengo jardunaldi hau, hain zuzen ere, Mutrikuko Herri Kirol Sokatira Taldeak antolatu du, Azkoitiko Udalaren laguntzarekin. Aipatutako hitzorduaz gain, beste hiru jardunaldi ere mutrikuko taldeak antolatutakoak dira; maiatzaren 14an Berriatuan izango dena, maiatzaren 15ean Deban egingo dena, maiatzaren 21ean Mutrikun izango dena, eta uztailaren 2an Hernanin izango dena.