Markina-Xemeingo Udalak autodefentsa ikastaroa antolatu du
Doako ikastaroa da, baina edukiera mugatukoa eta izena emateko epea zabalik dago.
Udalak landu duen II. Berdintasun Planaren baitan, Berdintasun sailak autodefentsa ikastaroa antolatu du. Ikastaroa bi egunetan banatu dute, lehendabizikoa maiatzaren 28an eta bigarrena ekainaren 4an. Uhagon kulturgunean izango dira biak ala biak, 10:30etik 13:00etara. Jakinarazi dutenez, “helburua da emakumeekiko erasoen aurrean erantzuteko gaitasuna garatzea eta oinarrizko ezagutzak jasotzea”.
Doako ikastaro honetako edukiera mugatua izango da eta izena emateko epea zabalik dago. Bi bide zabaldu dituzte Markina Xemeingo Udaletik. Batetik, udaletxeko Berton bulegoa, eta bestetik, berdintasuna@markina-xemein.eus posta elektronikoa.