Etxelilan ikastaroak eskainiko dituzte asteon
Queer teoriarara sarrera bat egiteko bi saio antolatu dituzte Etxelila Ondarroako Emakumeen Topalekuan, eta Miren Jone Lizarzaburu Garcia izango da bideratzailea
Antolakuntzatik jakinarazi dutenez “margenetatik, generoaren deseraikuntza eta normalitatea konfrontatzeko teoria zahar eta berriak izango ditu aztergai”, bi saio izango dituen ezatabaidagune feministak. Hain zuzen ere, maiatzak 11 [eguaztena], 18:30etan, Etxelilan izango da lehen zaioa, eta bigarrena, berriz, ekainaren 15ean.
Bestalde, zapatuan [maiatzak 14], Andrabanda feministak ikastaroa antolatu du, eta hurbildu nahi duen oro gonbidatu dute, 10:00etaik 14:00era izango da ikastaroa, Etxelilan bertan.
Izena emateko etxelila@ondarroa.eus helbidera idatzi edota 946 13 40 08 telefonora deituta egin daiteke.
Irisgarritasuna. Azkenik, pasaden astean ireki zuten Etxelilako igogailua, modu honetan, Ondarroako Emakumeen Topalekua jada irisgarria da herritar guztientzat. Ondarroako Udaletik jakinarazi dutenez, 40.000 euroko inbertsioa izan da igogailuaren proiektua egitea eta gauzatzea. Hurrengo urratsa, jada martxan dago, eta komunak egokitzea izango dela jakinarazi dute, mugikortasun murriztua dutenek ere beharrezko azpiegiturak izan dezaten.