Historia jardunaldiak antolatu dituzte Mutrikun
Hiru hitzaldi eskainiko dituzte, eta lehenengoa bihar [maiatzak 10] izango da, 18:00etan, Zabiel Kultur Etxean.
Mutrikuko Udalak historia jardunaldiak antolatu ditu, maiatzaren 10etan izango da lehenengoa, bigarren maiatzaren 25ean eta azkena, ekainaren 2an.
Bonbaketak hego euskal herrian: izua, gerra esperimentuak eta gezurrak hitzaldia izango da lehenengoa, bihar eskainiko du Xabier Irujok, Zabiel Kultur Etxean, 18:00etan.
Bigarren jardunaldia, maiatzaren 25ean izango da, Emakumearen egoera frankismoan gaia landuko du Ione Zuloagak, Zabielen, 18:00etan.
Azkeneko jardunaldia, ekainaren 2an izango da, Euskal rock erradikala eta aurrekariak deiturikoa eta Ritxi Aizpuru izango da hitzaldia eskainiko duena.