Markina-Xemeingo EH Bilduko zinegotziek Euskal Errepublikaren aldeko ekitaldian parte hartu dute
Markina-Xemeinek ere Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu zuen 1931ko apirilaren 15ean.
1931. urtean Euskal Errepublika aldarrikatu zuten hemeretzi udalek, tartean Azpeitikoak, eta aldarrikapen haiek gogora ekarri zituzten zapatuan [maiatzak 7] Azpeitian egin zen Naziogintza taldeak antolatutako ekitaldian. Naziogintzako kideek 42 udaletako artxiboetan egin dituzte miaketa lanak azken urteetan, eta horietatik hemeretzitan aurkitu dituzte Euskal Errepublikaren aldeko mozioak. Azpeitian ez ezik, Bergaran, Bermeon, Elorrion, Errenterian, Getxon, Hernanin, Itsasondon, Lazkaon, Legorretan, Markina-Xemeinen, Mundakan, Oñatin, Orion, Ormaiztegin, Urnietan, Usurbilen, Zaldibian, Zestoan eta Zumaian, eta udalerri horietako udaletako hainbat kide ere izan ziren ekitaldian.
Horrela, Azpeitiko Udalak gonbidatuta, ekitaldian egon ziren, besteak beste, Markina-Xemeingo EH Bilduko zinegotziak, eta orain dela 90 urteko ekintza horren garrantzia azpimarratu nahi izan dute: “Azpeitian, euskal errepublikaren aldeko mozio bat onartu berri du Azpeitiko Udalak. Orain dela 90 urte hainbat udaletan egindako Euskal Errepublikaren eskaera berretsi dute horrenbestez. Agerian jarri nahi dugu orain dela 90 urteko ekintza horren garrantzia, euskal abertzale eta independentista guztioi nondik gatozen gogorarazteko”.
Jakitera eman dutenez, Markina-Xemeingo Udalak 1931ko apirilaren 15ean onartu zuen euskal errepublikaren aldeko ondorengo testua: “A propuesta del Sr. Arechabaleta por unanimidad de acordó transmitir el telegrama siguiente: Presidente de la República Española, Madrid. Por acuerdo unánime del Ayto. entrante proclamamos la personalidad vasca integral de Euskadi de aquende el Pirineo, y en particular la personalidad histórica y democrática de Vizcaya (sic)………..Saludamos pues a la República Española y aclamamos a nuestra República Vasca“.