Markina-Xemeingo Olgetan udalekuetan izena emateko epea zabalik dago
Barikuan [maiatzaren 13] amaituko da herriko udalekuetan parte hartzeko epea.
“Aurten be bueltan gatoz”, argi eta garbi eta lau haizetara esan nahi izan dute Olgetan proiektukoek. Udan berri ere udalekuak antolatuko dituzte Markina-Xemeingo Udalagaz elkarlanean eta izen ematea dagoeneko zabaldu dute. Astion da epea, azken eguna barikua baita [maiatzaren 13], egunean bertan ere izena eman ahalko dela jakinarazi dute.
Horretarako bi bide zabaldu dituzte. Alde batetik, udaletxeko Berton bulegoa 08:15etik 14:30era, eta beste alde batetik, udalekuak@markina-xemein.eus posta eletronikoaren bidez. Udalekuak uztailaren 1etik 29ra luzatuko dira, goizeko ordutegian, 10:00etatik 14:00etara eta 2 eta 14 urte bitarteko umeentzako dago zuzenduta. Kuotei dagokienez, Markina-Xemeinen erroldatuak daudenek 150 euro ordaindu beharko dituzte ume bakar batengatik eta ume bakoitzeko 110 euro hiru ume edo gehiagorengatik. Bestalde, herrian erroldatuta ez daudenek 180 euro ordaindu beharko dituzte ume bakoitzeko.
Ordainketa ES82 3035 0008 73 0020037620 kontu korrontearen bidez egin beharko da titularra MAXE izanez eta kontzeptuan, berriz, umearen izen-abizenak jarri beharko dira. Berton bulegoan edota posta elektronikoz izen emate orria aurkezterakoan ordainketaren ordainagiria aurkeztu beharko da.
Jakinarazi dutenez, plaza mugatuak daude, baina antolatzaileek jasotako eskaera denak onartzeko saiakera egingo du. Horrez gain, edozein zalantza izan ez gero, gurasoakolgetan@gmail.com posta elektronikoa zabaldu dute.