5626 zenbakia duenak eramango du Mutriku FT-ren zozketako sari nagusia
Domekan [maiatzak 8] egin zuen zozketa berezia Mutrikuko Futbol Taldeak. Astebeteko epea daukate zortedunek sariak jasotzeko.
Mutriku Futbol Taldeak zozketa berezia egin du, eta zozketako sariak eman ditu ezagutzera. Lehenengo saria, asteburu bat Puente Viesgoko bainuetxean, 5626 zenbakiarentzat izan da (Ordezkoa: 2159); bigarren saria, egun pasa eta bazkaria La Perlako bainuetxean, 6305 zenbakia duenak eramango du (ordezkoa: 3097) eta hirugarren saria, bi lagunentzako bazkaria edo afaria Mutrikuko jatetxe batean, 2888 zenbakia duenarentzako izango da (ordezkoa: 0735).
Domekan [maiatzak 8] egin zuten zozketa, eta saridunek aste beteko epea edukiko dute sariak jasotzeko. Horretarako 620 93 93 86 telefono zenbakira deitu behar dute.