Aurrerak udako kanpusa antolatu du
Ondarroako Aurrera Kirol Elkarteak futbol teknifikazio kanpusa martxan jarri du aurtengo udarako, eta eskolako lanak egiteko tarteak izango dituela aurreikusi dute.
2010 eta 2016 urteen artean jaiotakoentzat izango da. Hiru aste izango dira, eta bakoitzak aukera izango du nahi adina asteetan parte hartzeko:
- Lehenengo astea ekainaren 27tik uztailaren 1era izango da.
- Bigarren astea, uztailaren 4tik uztailaren 8ra.
- Hirugarren astea, uztailaren 11tik uztailaren 15era bitartean.
Hau da, astelehenetik barikura bitartean burutuko dira, 10:00etatik 14:00etara arteko ordutegian. 9:15etik 10:00etara, eskolako lanak egiteko aukera egongo da nahi dutenentzat.
Prezioei dagokienez, ondorengoak izango dira: aste bete 80 euro, bi aste 150 euro eta hiru aste 200 euro.
Izena emateko izen-emate orria bete eta ordainketa egin beharko da, ES28 3035 0021 16 0210075249 kontu korrontera. Gaia jartzean, umearen izena jartzeko eskatu dute antolakuntzatik.