Mutrikuko Emakumeentzako Jabekuntza Eskola martxan
Feminismo anitzak tailer zikloaren barruan hiru saio antolatu dira, eta zapatuan izango da lehenengoa.
Lotune Mutrikuko Emakumeentzako* Jabekuntza Eskolak datozen bi hilabeteetako agenda argitaratu du. Feminismo anitzak tailerraz gain, irrintzi ikastaroa ere eskainiko du.
Feminismo anitzak tailer zikloaren barruan hainbat tailer antolatu dituzte, eta antolakuntzatik aipatu dutenez, “tailer hauek emakume anitz bezala ditugun sentipenetatik hausnartzeko eremu bat izan nahi dute, gure zaintza emozionala, sexuala eta buruaren zaintza aldarrikatuz.” Nozio teoriko eta praktikoetatik abiatuta, zaintza, erlaxazio, meditazio eta sendakuntza estrategiak esploratuko dira saioetan, lurralde-gorputza defendatzeko asmoz.
EGITARAUA
- Maiatzak 14
Feminismo anitzak tailer zikloaren lehen saioa burutuko da, Luardon, 9:30etatik 13:30etara. Gorputza, natura eta feminismo komunitarioa izango du ardatz ikastaroak, eta Jesica Marroquín eta Isabel Hernandez izango dira bideratzaileak. Aipatu dutenez “sistema neoliberala zapaltzailea da eta emakumeen bizitzan zuzenean eragiten du.” Hortaz, Maia herrien antzinako jakintzak oinarri hartuta, naturarekin birkonektatzeko beharrari buruz hausnartuko da saioan, ingurumenaren defentsa emakumearen eskubideen defentsarekin lotuz.
- Maiatzak 28
Feminismo anitzak tailer zikloaren bigarren saioa burutuko da, Luardon, 9:30etatik 13:30etara eta, bizitza onerako autozaintzak izango dira ardatz. Saioa Hernandez, Hagitz elkarteko kideak eskainiko du tailerra, zaintzen inguruan nola sentitzen garen hausnartzea izango da helburua, eremu indibidualetik eta kolektibotik ongizaterako praktikak identifikatuz. “Nagusi den ekoizpen-ereduak lan ordaindua kokatzen du erdigunean, gure denbora okupatuz. Feminismoetatik denbora hori aldarrikatzen dugu gure gorputzak eta inguruan ditugunak zaintzeko.”
- Ekainak 1