Mutriku Sokatira Taldea, hirugarren 680 kiloko txapelketan
Asteburuan lehiatu dira 680 kiloko bigarren eta hirugarren jardunaldiak, Berriatuan eta Deban.
Zapatuan, Berriatuan lehiatu zen 680 kiloko Euskadiko Sokatira Txapelketako bigarren jardunaldia, eta lehenengo jardunaldian Azkoitian gertatu zen bezala, Gaztedi A taldea nagusitu zen. Bigarren postua Goiherri taldearentzat izan zen, eta mutrikuarren taldeak hirugarren postua eskuratu zuen. Gaztedi B taldea izan zen laugarrena.
Domekan, Deban lehiatu zen hirugarren eta azkenengo 680 kiloko jardunaldia. Bitxia den arren, aurreko bi jardunaldietan gertatu bezala, sailkapena zehazki berdina izan zen kasu honetan ere, lehenengo postuan Gaztedi A taldea nagusitu zen, bigarrenean Goiherri, hirugarrenean Mutriku eta laugarrenean, berriz, Gaztedi B.
Jada 680 kiloko Euskadiko Sokatira Txapelketaren hiru jardunaldiak bukaturik, Gaztedi A taldea, 12 punturekin nagusitasun osoz izendatu zen txapeldun. Bigarren postuan, 9 punturekin Goiherri taldea. Mutrikuko Sokatira Taldeak hirugarren postua eskuratu du sailkapen orokorrean, 6 punturekin. Gaztedi B taldeak laugarren postuan geratu da sailkapenean, hain zuzen ere, 3 punturekin.
640 kiloko txapelketa
Datorren asteburuan [maiatzak 21] emango diote hasiera hiru jardunaldiz osatuko den 640 kiloko txapelketari, hain zuzen ere, Saturrarango Arbelaitz Kanpinean, Mutrikun, 17:00etan.
Sei talde arituko dira lehian, Gaztedi A, Gaztedi B, Gaztedi C, Goiherri, Akelarre eta Mutriku.