Zientzia eta teknologia astea, Ondarroa BHIk antolatuta
Ondarroa BHI-k Zientzia eta Teknologiako 2.Edizioa antolatu du, eta egitarau oparo bat prestatu dute hitzaldi eta tailerrez osatua. Eguaztenean [maiatzak 18], historia, teknologia eta futbolaren inguruko saioak gauzatuko dira. Eguenean [maiatzak 19], diseinuaren inguruko hitzaldiak eta dronen tailerra burutuko dira. Barikuan [maiatzak 20], berriz, emakumea, zientzia eta kirola landuko dira saio ezberdinetan.
Antolakuntzatik aipatu dutenez “bi arlo hauetarako ikasleen grina sustatzeko helburua duen ekimen honetako ekintza ezberdinak, herritar guztiei zabalduta daude”.
Egitaraua
- Maiatzak 18: Historia, teknologia eta futbola
10:45-11:45. Climbing orangutan: Tximino eskalatzailearen lehiaketa. Ondarroa BHI patioan
11:15-12:45. Ondarroako zubiak: Historia eta teknologia. Gotzon Iparragirre historia irakasleak bideratuko du.
17:00-18:00. Teknologia eta kirola. Ibon Lopez futbol entrenatzailea, Iñigo Martinez Athletic-eko jokalaria, Mikel Kortazar Bilbao Athletic-eko jokalaria eta Eneko Urkiola, Aurrera-ko jokalaria. Ondarroa BHI-ko gimnasioan burutuko da hizketaldia.
- Maiatzak 19: Diseinua, dronen tailerra
09:00-09:45. Zer eta nola diseinatu? Aitor Urkiola Brontxe-ren eskutik. DBH4ko ikasleentzako izango da.
11:15-12:10. Solar Cook.
16:00-17:00. DBH4-BATX 2 teknologia ikasleak, 3D giltzeroak inprimatzeko. Zaldupe LH sarreran.
17:00etan Dronen tailerra burutuko da. Zaldupe kiroldegian, 11-17 urte bitarteko herritarrentzat bideratuta dago. Izen ematea maiatzaren 15era arte izango da, plaza mugatuak izango baitu ikastaroak, zigoraldazabal@ondarroabhi.net helbidearen bitartez egin behar da.
- Maiatzak 20: Geogunea. Emakumea, zientzia eta kirola.
08:00-09:50. Emakumeak eta kirola saioa. Karmele Gisasola harri jasotzailea eta Miren Lore Bengoetxea kazetaria izango dira saioa burutuko dutenak. Ondarroa BHI-ko gimnasioan.
09:50-10:45. Informazioaren teknologiak bidaiateko. Igor Urresti irakasle eta gidak emango du hitzaldia. 134 gelan.
09:50-12:10. Eguzki erlojua. Aitor Azpiri eta Gontzal Ibarzabal irakasleak eskainiko dute hitzaldia, ikastetxeko patioan.
13:05-14:00. Zientzia eta emakumea. Nahia Badiola, medikuntza ikaslea, Eneritz Solabarrieta erizaintza ikaslea eta Itxaro Bilbao eta Laia Revuelta bioteknologia ikasleak bilduko dira.