Lekittoko Mugimendu Feministiak erditzearen inguruko dokumentala eskainiko du
Castelloneko (Herrialde Katalanak) ospitaleko bost emakumeren kasuak biltzen ditu dokumentalak
Maiatzaren 16tik 22ra erditze eta jaiotza errespetatuaren aldeko munduko astea ospatzen da eta Lekittoko Mugimendu Feministiak gaur egungo gai hori herrira ekarri nahi izan du ‘El parto es nuestro’ elkartearen bidez. ‘XXI. Mendean erditzea’ bideoforuma antolatu dute kultur etxeko Azkue aretoan bihar [maiatzak 18] 18:00etatik aurrera. Doako ekimena da eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, zaintza zerbitzua egongo da eta ez dago izena eman beharrik.
Castelloneko (Herrialde Katalanak) ospitale publikoan Covid-19aren osasun krisialdiaren aurretik eta ostean, bost emakumeren haurdunaldia eta erditzea erakusten duen dokumentala eskainiko dute. Bideoa ikusi eta gero, zalantzak argitzeko eta norbere esperientziak partekatzeko gunea zabalduko dute.