Lekeitioko Eskolako patioan estalki finkoa jarriko dute
Lanetako lehen fasea udan hasiko dute eta bigarrena datorren udan.
Lekeitioko Eskola Publikoko patioa estaliko du udalak. Iaz behin behin behineko karpa jarri zuten erakin bien artean, baina orain estalki finkoa jarriko dute. Guztira 580 m2 izango ditu, egitura metalikoan eraikiko dute eta argiztapen naturala bermatzeko panelak barneratuko ditu. Jakinarazi dutenez, “helburua da eremu estalia eta jolaserako espazio babestua handitzea”.
Lanak bi fasetan banatu dituzte. Lehendabizikoa udan honetan osatuko dute, indusketak, zimenduak, lur azpiko instalazioak eta zorua egingo dituzte eta datorren urtean estalkiaren egitura, argiteria eta megafonia instalatuko dituzte. Lekeitioko Udalak 640.000 euro inbertitu ditu obretara.
Berrikuntza lanak. 0 eta 3 urte bitartekoen eraikuntzan ere lanak egingo dituzte. Irisgarritasuna eta segurtasuna hobetu ahal izateko, gelak, aldagelak, komunak eta biltegiak berriztuko dituzte. Bigarren faseko lanak dira hauek, iaz 71.000 euroko kostua izan zituzten, eta aurtengo udakoak 105.000 euro, hau da, guztira 176.000 euro.