Umeen aurkako sexu abusuak erdigunean jarri dituzte
Gaur [maiatzak 20] Lea Artibai Amankomunazgoak antolatutako jardunaldian izan dira, Markina-Xemeinen.

Lea Artibai Ikastetxeko Enpresa aretoa txiki geratu da “Ume eta nerabeen kontrako sexu abusuak: nagusion kontua da” aurrez aurreko jardunaldietarako. Guztira 40 bat parte hartzaileek eman dute izena eta antolatzaileen arabera, ekimena “arrakastatsua” izan da.
Goiz goizetik hasi dira sexu abusuen inguruan hitz egiten, zortzi hitzaldi bakoitzak, berriz, ikuspegi desberdin batetik aztertu du gaur egungo arazoa. Horretan, hain zuzen ere, jarri nahi izan dute arreta hizlariek. Maitane Urizar IVAP-EHUko ume eta nerabeen kontrako sexu abusuen edukiei buruzko formazio planaren arduradunak zenbait datu argigarri azaleratu ditu. Ematen diren hamar kasuetatik bakarrak salatzen du. Ikastetxeetan ematen direnen artean, jasotako datuen arabera, eskolen %85ak ez du eskurik sartzen arazoan. Eta ez da ikusten ez dituztelako, irakasleen%72,8ak sexu abusuen zantzuak nabaritzen dituztelako, baina soilik %27,4ak notifikatzen ditu.
Horrez gain, Iñaki Subijana Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiko zuzendaria, esate baterako, justiziaren sistemaren ekarpenen inguruan aritu da. Beste alde batetik, Pepe Godoyk lehen pertsonan haurtzaroan berak bizitako sexu abusuak azaldu ditu. Jardunaldiei amaiera emateko, hasiera batean Koldo Goitia Lea Artibai Amankomunazgoko lehendakaria jarrita bazegoen ere, azkenean Luis Egurrola Markina-Xemeingo alkateak itxi du ekitaldia.