Lea Artibai Amankomunazgoak euskararen plan berria onartu du
UEMAgaz landutako plana da eta helburua da hizkuntzaren erabilera normalizatzea.
Lea Artibai Amankomunazgoak ez zeukan orain arte euskarari lotutako lanketarik. Joan den martitzenean [maiatzak 17] onartu zuten euskararen erabilera normalizatzeko plana, UEMAren laguntzagaz batera. Amankomunazgoko langile guztiei aurkeztu zitzaien plana eta honek jarraipena izateko jarraipen batzordea bat eratu zuten. Hiru sailetako teknikariak eta Amankomunazgoa osatzen duten bi alderdi politikoetako ordezkariak daude bertan. Eginkizuna da, UEMAren laguntzagaz, planean aurreikusitako helburuak betetzeko neurriak proposatzea.
Euskararen plan berrian erakundearen hizkuntza diagonistikoa egin dute. Helburuak lortu ahal izateko bete beharreko hizkuntza irizpideak jasotzen dituzte, hainbat arlotan: hizkuntza paisaian, barne harremanetan, herritarrekiko harremanetan, beste erakunde edo administrazioekiko harremanetan.