Markina-Xemeingo Udalak udako Atxondo kiroldegiko obrengatik erabiltzaileentzako alternatibak aurkeztu ditu
Ondarroako eta Lekeitioko Udalekin elkarlanean akordioetara iritsi dira.
Markina-Xemeingo Udala udan buru belarri sartuko da Atxondo kiroldegiko lanekin. “Zeregin gehienak udako oporrekin planifikatu ditugu, eragozpenak ahalik eta txikienak izan daitezen”. Hala ere, normala denez, obrek aldaketak ekarriko ditu erabiltzaileengan itxierarengatik.
Horretarako, Lekeitioko eta Ondarroako Udalekin akordioetara iritsi da udala herritarrei alternatibak emateko. Ondarroan, Atxondo kiroldegiko bazkideek Ondarroako Kiroldegiko igerilekua eta gimnasioa doan erabili ahal izango dituzte. Lekeition akordioak sinatu dute, horrenbestez, Lekeitioko udal kiroldegiko eta Atxondoko udal igerilekuko kirol instalazioak herri hauetan erroldatutakoen moduan erabiltzeko. Beraz, Markina-Xemeingo kiroldegiko erabiltzaileentzako kostua Lekeitiokoaren berdina izango da.
Horrez gain, Gimnasioan aurten izena eman dutenek kirol txartela egin ahal izango dute. Kirol Txartelaren titularrek zerbitzu horri atxikitako zentroetan dagozkien zerbitzuak erabili ahal izango dituzte.
Markina-Xemeingo Udalak udan aldagelak eraberritu eta egokituko ditu, eraikinaren inguratzailea jarri, energia baliatzeko sistema berriak garatu eta, bidez batez, nahitaezko geldialdi teknikoaren berezko hobekuntza eta garbiketa lanak. Jakinarazi dutenez, helburua da “egungo beharrizanetara egokitzea eta zerbitzua hobetzea”.