Txik-Txak kirol elkarteak Etxebarriko mendi martxa antolatu du
Domekan [maiatzak 29] bi ibilbide daude aukeran, laburra eta luzea.
Txik-Txak kirol elkarteak ostabe dena prest dauka Etxebarriko mendi martxarako. Domekan [maiatzak 29] da egun handia eta izen emateak emaitzak eman ditu: 130 parte hartzailek eman dute izena.
Hauek bi ibilbide izango dituzte aukeran. Alde batetik, kirolarienentzako 24 kilometroko ibilbide luzea. 08:00etan irtengo dira Etxebarritik eta ibilbide zirkularra osatuko dute Arnoate, Arno, Ameikutz, Gostola, Larruskain eta Amulatei bideak zeharkatuz. Guztira 1.081 metroko desnibel positiboa. Beste alde batetik, 10 kilometroko mendi martxaren aukera jarri du antolakuntzak, 10:00etan aterako dira.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ibilbideen erdialdean jatekoa eta edatekoa jarriko dute parte hartzaileentzat. Horrez gain, mendi martxa amaitu ostean jan-edana banatuko dute Etxebarriko plazan.