Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Isuntzako gazte mailako emakumeek Espainiako Trainerilla Txapelketa irabazi dute

40 urte pasa dira 'Lekittarra'-k Espainiako Estatuko azken txapelketa irabazi zuenetik.

Mikel Reina Barros
Lekeitio
2022/05/30

Lekeitioko Isuntza Arraun Taldea Espainiako trainerilla txapeldun izendatu da emakumezkoen gazte mailan asteburuan [maiatzak 28-29], Bueun, Pontevedran (Galizia). 40 urte pasa dira Lekittarra-k Espainiako Estatuko azken txapelketa irabazi zutenetik.

Madalen Goitia, Katalin Negrete, Maialen Zenarruzabeitia, Jule Arkotxa, Malen Mintegia eta Lexuri Zendoia eta Irati Zendoia dira Isuntzako historian haien izen eta abizenak letra handiz idatzi dituztenak. Hirugarren kaletik irten ziren Galiziako uretan, eta lehen paladatik erakutsi zuten historia egiteko haien desioa. Lehen ziabogarako lekeitiarrek bost segundoko tartea zabaldu zuten Kaikuko aurkari zuzenen aurka. Bi ontzirik indartsuenak zirela argi geratu zen; atzean utzi zituzten bai Riveira baita Camargo ere, lehen ziabogan 12 eta 16 segundora, hurrenez hurren. Bandera bizkaitarren artean zegoen.

Bigarren luzean Kaikuk Isuntzaren hauspoa berdindu zuen, ez zuten ihes egiten utzi nahi. Bigarren ziabogarako tartea ia bera zen, sei segundokoa, baina ikusi beharra zegoen zelan eragingo zuen esfortzuak arraunlariengan. Hirugarren luzean, pixkanaka bazen ere, lekeitiarrak zuloa handiagotzen joan ziren, erritmoa mantendu zuten, eta ezkerraldeko ontziari kosta egin zitzaion maila mantentzea; 11 segundora arte zabaldu zuten tartea. Azken luzeko lehen metroetan erritmoa bizitu zuten lekeitiarrek, eta azken txanpan gozatzeko aukera izan zuten. Historia egin zuten. Azkenean, 16 minutu, 21 segundo eta 26 ehuneneko denbora eskuratu zuten. Kaiku bigarrena 15 segundora heldu zen, Riveira, hirugarren, 43 segundora eta laugarren izan zen Camargo, minutu bat eta 22 segundora.

https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2022/05/banderea.mp4

Atzo [maiatzak 29] ia gauerdian heldu ziren Lekeitiora, hala ere, herritarrak zain izan zituzten merezitako harrera egiteko prest.

Argazkia: Isuntza Arraun Taldea

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.