Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Elena Arrizabalaga: “Ilusio eta gogo askorekin nago nire lehenengo erakusketaren aurretik”

Margolari markina-xemeindarrak barikuan [ekainak 3] aurkeztuko du Arima bere lehen erakusketa Uhagonen.

Mikel Reina Barros
Markina-Xemein
2022/06/01

Elena Arrizabalaga urte askotan egon da marrazki klaseak ematen Markina-Xemeinen, baina orain bere margolanak aurkeztuko ditu lehen aldiz. Markina-xemeindarrak Arima izeneko erakusketa estreinatuko du barikutik [ekainak 3] aurrera Uhagon kultur guneko erakusketa gelan eta ekainaren 25a arte bariku eta zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

“Ilusio eta gogo askorekin nire margolanak lehen aldiz erakusteko, arte ederrak ikasten hasi nintzenetik nire ametsetako bat zen”, adierazi du Arrizabalagak. Konfinamendua ondo etorri zitzaion margolariari, denbora gehiago izan zuen bere zaletasuna lantzeko, teknika berrietan sakondu zuen, “mesede egin zidan”. Terapia bailitzan erabili zituen margolanak markina-xemeindarrak, egoeratik alde egiteko modu bat. Era berean, itxierak zeharo aldatu zuen Arrizabalagaren ikusmira, “ordura arte nire gozamenerako uzten nituen lanak, baina orain kontaktu gabeko hainbeste denboraren ostean bata besteari partekatzeko beharrizana izan dut”.

Arima izenburua jarri dio bere lehen erakusketari. “Nire bizitzako arlo denak hobekien laburbiltzen dituen hitza dela esango nuke. Margolanetan nire arima islatu nahi izan dut eta era berean, ikusleen arimara heldu nahi dut”. Bere lanetan Arrizabalagak bere bizitzarekin lotutako dena islatzen du, familia, paisaia, lagunak… azkenean komunikatzeko modu bat da.

Uhagon kultur gunera hurbiltzen direnak Elena Arrizabalagaren esperientziak biziko ditu: “Margolanetan nire bizipenak transmititzen ditut, nire helburua da emozioak arimara heltzea, ikusleak momentu gozo bat bizitzea”.

Hala ere, ez du atzean utzi bere marrazki klaseak, are gehiago, margolanez gain, marrazki txikien xarma azpimarratu nahi izan du artistak: “Marrazkietan errealitatea marrazten dugu, baina gero bakoitzak bere kutsua ematen dio eta errealitate magikoan bilakatzen da”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.