Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Isuntza Arraun Elkartearen asteburua

Zapatuan [ekainak 4] taldeen aurkezpena egingo dute eta domekan [ekainak 5] estropadak jokatuko dira

Argazkia: Lekeitioko Udala
Mikel Reina Barros
Lekeitio
2022/06/01

Isuntza Arraun Elkartearen asteburua izango da ekainaren 4 eta 5ekoa. Batel eta trainerilla txapelketak amaituta, nagusien traineruen txanda da. Justu denboraldi-aurreko bigarren estropada jokatuko da Lekeition domekan [ekainak 5]. Beraz, ez dago taldeak aurkezteko baino une hoberik.

Azken bi urteetan, Covid-19aren pandemiagatik ezin izan dute arraun elkartearen aurkezpen ofiziala egin. Zapatuan [ekainak 4] 14:00etan udaletxeko eskaileratan bilduko dira Isuntza osatzen duten kide denak argazki tradizionalerako. 2020, 2021 eta 2022 denboraldietan lortutako banderak erakutsiko dituzte arraunlariek, azkena 40 urteren ostean gazte mailako emakumezkoek Bueun (Pontevedran, Galizian) lortutakoa Espainiako txapelketan. Harrobia da azken batean Isuntzaren indargune nagusia: “Gure helburu nagusietako bat harrobiaren lanketa da, sendotu beharra daukagu eta bide onean gaude, emaitzak heltzen ari dira”, adierazi du Edriga Aranburu elkarteko presidenteordeak.

Nagusien 2022ko denboraldirako aurpegi berriak ezagutzeko unea ere izango da. Gero eta gutxiago falta da uztailaren 2ko Bilboko estropadarako. “Aurtengo taldearen ezaugarri nagusia bere gaztetasuna da. Harrobitik igo diren zenbait arraunlari ditugu, Mutrikurekin daukagun kolaborazio akordioari esker asko dira bertan lehiatzen dutenak epe labur-ertainean lehen taldera jauzi egiteko. Beste alde batetik, arraunlari historiko batzuen baja izan ditugu, naturaltasunez hartzen ditugu, aurretik adostutakoak dira”, esan du Aranburuk. Guztira hamar dira aurpegi berriak: Ibon Mandiola, Aritz Murphy, Beñat Robles, Xabier Saenz, Aritz Sanchez, Asel Serrano, Jokin Urizar, Aritz Urtueta, Igor Zabala eta Aimar Zatika.

Edriga Aranburu: “Aurtengo taldearen ezaugarri nagusia bere gaztetasuna da”

Arraunlariak joan eta etorri egiten dira, baina Eusko Label ligan lehiatuko duen bere laugarren denboraldian jarraian, ez dute helburua aldatu: Beste urte batez onenen artean lehiatzea. “2018an igoera lortu genuenetik hori izan da gure helburu bakarra. Azkenean gure proiektua epe luzera bideratuta dago, harrobian oinarritutako taldea gara. Salbazioa ez da erraza izango, saiatuko gara playoffak saihesten”, zehaztu du.

Aurtengo aldaketa nagusietako bat emakumezkoen ontzirik atera ez izana da. Albiste txarra zalantzarik gabe. Isuntzak ez du lortu gutxieneko arraunlari kopurura heltzea eta horrenbestez, asko izan dira beste arraun elkarte batzuetan tokia aurkitu dutenak. “Nesken adinean alde handia zegoen, helburu ezberdinak zituzten eta ezin izan dugu erdibideko aukerarik aurkitu”, hausnartu du Edriga Aranburuk.

Akordioa. Gaur [ekainak 1] Lekeitioko banderaren aurkezpena egin dute udaletxean eta bide batez, udalaren eta arraun elkartearen arteko elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Udalak 30.000 euroko ekarpena egingo dio Isuntzaru, herriaren izena zabaltzen laguntzen jarraitzeko. “Elkarteak herriari egiten dio ekarpena oso garrantzitsua da, arraunlari berriak sortu eta herritar asko kirola egitera bultzatzen dituelako. Isuntza ez da bakarrik ACT eta Lekittarra. Asko eskertu behar da klubak egiten duen lana. Harrobia sendotzeko egiten duen apustua eta horren isla dira zenbat arraunlari lehiatzen diren kategoria desberdinetan. Emakumezkoen traineru propio eta lehiakor baten aldeko apustua egiten jarraitu behar da”, esan du Koldo Goitia alkateak.

Argazkia: Lekeitioko Udala

Uretara. Domekan [ekainak 5] lurzorua utzi eta uretara egingo dute jauzi arraunlariek. Lekeitioko emakumezkoen XI. ikurrina eta gizonezkoen XLIII. ikurrina jarriko dira jokoan 11:00etatik aurrera. Ohiko legez, txandak iazko Eusko Label eta Euskotren ligako sailkapenaren arabera banatu dira, aldaketa gutxi batzuekin.

Emakumezkoetan, lehen txandan Ondarroa, Portugalete, Zumaia, Hibaika, Hondarribia eta Deustu arituko dira. Eta bigarren txandan, Tolosaldea, Orio, Donostiarra eta Arraun Lagunak. Gizonezkoetan lau txanda ezarri dituzte. Lehendabizikoan Portugalete, Mutriku, Busturialdea, Lapurdi, Zumaia, Deustu, Arkote eta San Juan egongo dira. Bigarrenean, Kaiku, San Pedro, Getaria, eta Zarautz. Hirugarrenean, Bermeo, Isuntza, Ondarroa eta Santurtzi, eta azkenengoan, Donostiarra, Hondarribia, Orio eta Zierbena.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.