Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Bereziak
    • Adituaren HITZA
    • Bitxikeriak
    • Zerbitzuak
  • Zorion agurrak
  • Eskelak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Auritz Mendia eta Eñaut Urkaregi izendatu dira Euskadiko txapeldun, Etxebarrin

Etxebarria
Kirola

Zapatuan [ekainak 4] lehen eta bigarren urteko kadeteek lehiatu zuten Etxebarriko V. sari nagusia

2022/06/06
Mikel Reina Barros

Zerura begira egon ziren txirrindulariak egun osoan, euriaren mehatxua hor baitzegoen. Bigarren urteko kadeteek zoria alde izan zuten. Markina-Xemeingo txirrindulari elkarteak Etxebarriko Udalagaz eta Amets Txurruka lagunartiek taldeagaz batera antolatu du Etxebarriko V. sari nagusi gogorra.

Zaharrenek 61,7 kilometroko ibilbideari egin behar izan zioten aurre eta beste behin Gontzugaraiganako mendateak erabaki zuen lasterketa. Azken igoeran egin zuen ihes Auritz Mendiak eta atzean utzi zituen gainontzeko txirrindulariak. Jaitsieran, errepidea busti barik egonda, atzekoek ezin izan zioten tarterik kendu. Caja Rural taldeko Mendia gazteak nagusitasun osoz irabazi zuen lasterketa, Euskadiko txapeldun izendatuz. Atzetik hamaika txirrindulariko multzoa osatu zen eta esprintean erabaki ziren podiumeko beste bi tokiak, Hodei Muñoz iza zen bigarren eta Peio Albizua hirugarren. Laugarren helmugaratu zen Lurdan Garcia, Lea-Artibaiko lehen parte hartzailea.

Lehenengo urteko kadeteek ez zuten hainbesteko zorterik izan. Atzerapenagaz hasi zuten lasterketa eta euriak harrapatu zituen txirrindulariak bete betean. Eguraldiak are eta gehiago gogortu zuen Etxebarriko V. Sari nagusia. Beste behin Gontzugaraiganako mendatea erabakigarria izan zen. Ganean txirrindularien arteko tarteak, txikiak baziren ere, zabaldu ostean, aldatz behera berdintasun handia egon zen. Errepidea blai eginda zegoenez, gehiago arriskatu zutenek saria izan zuten, igoeran galdutako denbora berreskuratu zuten. Gauzak horrela, 18 txirrindulariz osatutako multzoa heldu zen helmugara. Esprintean bizkorrena Eñaut Urkaregi izan zen, eta denbora berean sartu ziren bere atzetik Iker Colmenero eta Arakaitz Suso. Alain Aranzamendi izan zen eskualdeko lehen txirrindularia helmugan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

'Transmaribollook herrixetan ere harro'

2022/06/29
Lea-Artibai eta Mutriku
2

Elkarretaratzeetan parte hartzera deitu dute LGBTI+ egunean

2022/06/28
Lekeitio,Mutriku
3

LeartiADI SOS Taldeak Espainiako Kopa lehiatuko du

2022/06/28
Ondarroa
Hilabeteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina hileko azken barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko hilabeteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.