Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Lehen aldiz emakume batek dantzatuko du Kaxarranka Lekeition

San Pedro bezperan Miren Agur Meabe Lekeitioko ohorezko herritar eta alaba kutun izendatuko dute.

Lekeitioko lau erraldoiak kalerik kale. Argazkia: Lekeitioko Udala
Mikel Reina Barros
Lekeitio
2022/06/24

San Pedroak jai bereziak dira Lekeition. Betiko legez, arrantzale munduko tradizioek xarma berezia eta berezie ematen diote, hala nola, dei eittekuak, San Pedroren omenezko prozesioak, Kilin Kalakoak eta Kaxarrankak. Aurten, ekintza hauek denak eta beste asko gozatu ahalko dituzte lekeitiarrek erabateko normaltasunean.

Bihar [ekainak 25] hasiko dira San Pedroak tradizio handiagaz. Aeroplano Bi elkarteak antolatu du Salazoi eguna 12:00etatik 15:00etara, plazan. Amaitu bezain laster, Akarregi pilota taldearen XV. Buruz buruko esku pilotako finalak jokatuko dira, frontoian.

Ekainaren 28an, martitzenean, hasiko dira lekeitiarrak egun handirako motorrak berotzen San Pedro bezperagaz. 18:00etan buruhandiek eta erraldoiek hartuko dituzte kaleak Lekittoko Itxaropena txistulari elkartearen musikagaz.

Lehen aldiz. 20:00etan, udaletxean, egitarauko unerik hunkigarrienetako bat biziko da. Miren Agur Meabe Plaza Lekeitioko ohorezko herritar eta alaban kutun izendapena jasoko du. Idazleak aitortu du azkenaldian jaso dituen izendapenetatik «esanguratsuena eta estimatuena» dela, «aitortza ederragorik ez dago, norberaren familiekin, arbasoekin eta sustraiekin lotuago sentitzeko balio du». Izendapena jasotzen duen lehen emakumea da.

Eguaztena, San Pedro Eguna, izango da, Lekeitioko egun handia. Goizean goiz dei eittekuak, txistularien dianak eta elizara arteko herriko arduradunen prozesioa osatuko dira, bertan meza osatzeko. Jarraian, San Pedroren omenezko prozesioa, eta amaieran, antzinako ohitura zaharrari jarraituz, Kilin Kalakoa egingo dute. Ostean etorriko da jaietako unerik ikusgarrienetako bat: Kaxarranka. Aurten, ia 20 urteren ondoren, lesio batengatik, ez du Asier Uskolak dantza egingo. Bere ordez Ane Maruri ariko da, hau da, lehen aldiz emakume batek egingo du Kaxarranka dantza Lekeitioko San Pedroetan. Gero, Etorkizuna dantza taldeak eguzki eta andren aurreskua dantzatuko du.

San Pedro Txiki eguna musikaz eta kantuz beteko du Lekeitio txistularien, abesbatzen, erromerien edo irrintzi lehiaketako doinuetatik gaueko azken kalejira arte. Uztailaren 1ean San Pedro baltza izango da protagonista mezagaz eta lore eskaintzagaz.

Egitaraua:

Bihar, Ekainak 25

12:00-15:00. Salazoi eguna, Plazan, Aeroplano Bi elkarteak antolatuta.

16:30. Lekeitioko XV. buruz buruko esku pilota txapelketako finalak frontoian. Akarregi Pilota taldeak antolatuta.

Ekainak 28, Martitzena, San Pedro Bezpera

18:00. Buruhandiak eta erraldoiak kalez kale, Lekittoko Itxaropena txistulari elkarteak animatuta.

19:00. Bertso saioa, San Pedropean.

20:00. Miren Agur Meabe Plaza, Lekeitioko ohorezko herritar eta alaba kutunaren izendapena udaletxean.

20:30. Lekitto musika bandaren kalejira.

Ekainak 29, eguaztena, San Pedro eguna

07:00. Dei eittekuak kalez kale.

09:30. Herriko txistularien diana.

10:15. Lekeitioko Udaleko alkatea eta zinegotzi jaun-andreen eta kofradiako lehendakari eta eta arduradunen udaletxetik elizarainoko prozesioa, Lekitto musika bandak lagunduta.

10:30. Meza nagusia, elizako abesbatzak abestuta.

Jarraian. San Pedroren omenezko prozesioa, Lekitto musika bandak lagunduta. Amaieran, antzinako ohitura zaharrari jarraituz, San Pedroren irudiarekin Kilin Kalakoa egingo da portuko Santuaren irudi aurrean.

Gero. Kaxarranka. Antzinako dantza ikusgarri hau bakarra da Euskal Herrian. Kaxarranka, San Pedropean dantzatu ostean, Kofradia aurrean dantzatuko da.

13:00. Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeak, Eguzki dantza edo Lekeitioko andren aurreskua dantzatuko du. Emakumeek belaunaldiz belaunaldi dantzatzen duten soka dantza hau, Euskal Herrian mantentzen den bakarretarikoa da. Horren ostean, Kaxarranka plazan

20:00. Danborrada herrikoia ikastola aurretik hasita eta Aittitta Makurra txarangak alaituta. Zaletxuak taldeak antolatuta.

Ondoren. Vulkano show taldearen ikuskizuna eta suzko zezena plazan.

Ekainak 30, eguena, San Pedro txiki

11:30. Buruhandiak eta erraldoiak kalez kale, Lekittoko Itxaropena txistulari elkarteak animatuta.

12:30. Eguzkilore jubilatuen abesbatza, Marina

tabernan, Udaletxeko eskaileretan eta Baserri tabernan.

13:00. Kalejira, Kaiganetik hasita Eskolaperaino, Lekitto

musika bandaren eskutik.

Gero. Erromeria Eskolapean.

18:00. XL. Irrintzi txapelketa talan. Izen ematea 17:30etatik 18:00etara.

20:00. Gauargi taldearekin erromeria talan.

23:00. Talatik udaletxerainoko kalejira, Lekitto musika

bandak lagunduta.

Uztailak 1, barikua, San Pedro baltza

11:00-12:30. Umeentzako jokoak, Rufo Atxurra plazan.

12:00. Meza, eguraldiak laguntzen badu, San Pedro baltzaren

aurrean, Tortola kalean.

12:30. Lora eskaintza, San Pedro baltzaren aurrean, Tortola kalean.

17:00. Mus txapelketa Sociedad Recreativan. Izen ematea 16:30ean.

Uztailak 2, zapatua

18:00. XXIII. Kilin Kala igeri lehiaketa. Garraitz kirol

taldeak antolatuta.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.