Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lea-Artibai eta Mutriku prest daude Pirinioetako Bidera gehitzeko

Erronkari aurre egingo dio asteburu honetan Gure Eskuk. Lea-Artibaitik 500 lagun inguru joango dira Pirinioetara, eta katalanekin batera Ozeano Atlantikotik Mediterraneo Itsasora, Higer lurmuturretik Creusera, argiztatuko dute mendilerroa.

Ekimenaren aurkezpen ekitaldia. Argazkia: Gure Esku.
Gontzal Mendibe Miguel
Aulesti,Lekeitio,Markina-Xemein,Ondarroa
2022/06/30

Uztailaren 2an [zapatua] Pirinioak argiztatuko dituzte elkarlanean euskaldunek eta kataluniarrek. Lea-Artibiatik bertara joateko, momentuz, 500 lagun inguruk izena eman dute erronkarako, eta Pirinioetako zazpi tontor argiztatuko dituzte: Axurterrigaina, Gaztarrigaina, Otsogorrittipia, Otsogorrigaina, Barazea, Pic de Piste eta Bizkarze. Eskualdetik autobus bi antolatu dira momentuz. Autobus biak zapatu goizean irtengo dira Pirinioetara bidean. Lekeitiotik irtengo den autobusak 11:00etan dauka hitzordua jarrita, autobus geltokian. Beste autobusa Oletatik irtengo da ordu berean. 11:15ean Aulestin, Torrezelain, egingo du jendea batzeko lehen geldiunea. Ostean, 11:30ean, Markina-Xemeingo autobus geltokian batuko dira falta diren guztiak, eta Otsagira bidean irtengo da autobusa. Otsagin bazkalduko dute, eta bertako herritarrekin zerbait egitea aztertuko dute antolakuntzakoek. 19:00etan Larrauko aparkalekuan izango dute hitzordua autobusez zein autoz joango direnek, eta muinoetara bidea hartuko dute momentu horretan.

Autobusean barik, autoz irtengo dira Ondarroatik eta Berriatutik doazenek: 15:00etan aterako dira Pirinioetarako bidean, eta 19.00etan ailegatzea aurreikusi dute eta autoak Txalets de Iratiko aparkalekuetan banatzea.

Bueltari dagokionez, Lekeitioko autobus bat bueltan etorriko da zapatuan bertan eta bigarrena, berriz, uztailaren 3an, domekan, bueltatuko da herrira.  

Gure Eskuk hainbat aholku bidali dizkie ekimera doazenei, hala nola, tontor bakoitzean Gure Esku edo mendi talderen bateko arduradun bat egotea eta haren aginduak jarraitzea. Normalean, bi egongo dira ibilbidean zehar: bat aurretik joango da eta bestea atzetik. Amaitzeko, mendian ezer ez botatzea eskatu dute. Hondakinak aldean gorde beharko dira. “Kontuan eduki behar da mendi irteera Pirinioetan eta 2.000 metro inguruko altueran izango dela, eta joan-etorriak egunez zein gauez egingo direla”. Hori dela eta,  eskatu dute oinetako eta arropa egokiak eramatea, mendirako makilak eta nahikoa janari eta ur izatea, frontala edo linterna eroatea, eta, ahal izanez gero, irteera osterako aldatzeko oinetako eta arropak eramatea.  Ikurrinak edota Gure Eskuren banderagaz joateko deialdia ere egin dute.

Erabakitze eskubidea erdigunera. Pirinioetako Bidea ANC Assemblea Nacional Catalana, FEEC Federacio d’Entitats Excursionistes de Catalunya eta Gure Eskuk antolatu dute. Euskal Herriko eta Kataluniako erakunde sozialek elkarlanean antolatzen duten lehen mobilizazioa izango da asteburukoa. Helburua da erabakitzeko eskubidearen eta autoderteminazioaren alde egitea. Herrien autodeterminazioren aldeko ekimen bateratua izateaz gain, Frantziako eta Espainiako estatuei zein Europako herrialdeei erreferendum legalak eskatzeko mobilizazioa ere bada.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.