Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Melillako mugako heriotzak salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte

“Giza Eskubideen babesa eta bermea eta gardentasuna” eskatuko dute.

Mikel Reina Barros
Lekeitio,Markina-Xemein,Mutriku
2022/06/30

Joan den barikuan [ekainak 24] 2.000 pertsona inguruk Melillako hesia jauzi egitera saiatu ziren. 37 hildako eta 300 zauritu baino gehiago egon ziren “poliziaren basakerian eta mugako militarizazioan oinarritutako migrazio politikengatik”. Hau guztia salatzeko, elkartasuna adierazteko eta eskakizunak egiteko elkarretaratzeak deitu dituzte eskualdeko zenbait herritan biharko [uztailak 1]. Mutrikun piszina zabaleran 18:30ean, Markina-Xemeinen Goikoportalean 19:30ean eta Lekeition Eskolapean 20:00etan.

Komunikatu bateratua ere argitaratu dute. Bertan salatu dute hildakoek lurperatzen ari direla “balizko ikerketa baterako funtsezko autopsiarik egin gabe, identifikatu gabe eta familiak informatu gabe”. Era berean, zaurituentzako “kalitate osasuna eta arreta espezializatua” eskatu dute. Elkartasuna adierazi nahi izan diete hildako 37 pertsonen familiei, “migrazio-praktika eta politiken biktimek benetan nekropolitikaren fruitu bihurtzen baitira”.

Deialdiaren arabera, azken asteetan, Espainiako Gobernuak Mendebaldeko Sahararen auziari buruzko “Marokoren autonomia-ekimena” babestu zuenetik apirilaren 7an, mugan egoerak txarrera egin du eta hesia jauzi egiteko “ezinbesteko” saiakerak erakarri du. “Marokon areagotu egin dira jendarmeriak komunitate migratzaileen aurkako sarekadak, jazarpenak eta autobusetan nahitaezko desplazamenduak, eta Nador hiritik gertu dauden basoetatik alde egin behar izan dute”, adierazi dute.

Giza Eskubideen arloko nazioarteko legediaren “urraketa” salatu dute, “bereziki Errefuxiatuen Estatutuari buruzko Genevako Konbentziokoa”. Horregatik, zenbait eskakizun egin dituzte. Alde batetik, heriotzak argitzeko “ikerketa independiente” bat abian jartzea eta “biktimen erreparazioa”, hau da, identifikazioa, aberriratzea eta familiei informazioa ematea. Horrez gain, beroan egindako itzulketak “amaitzea” berretsi dute eta “talde parlamentarioek Herritarren Segurtasunari buruzko Legearen erreforman mugako errefusak indargabetzea”. Era berean, bide “legal eta seguruak” ezartzea eskatu dute eta Atzerritarren Legea “ezabatzea”.

Bestetik, eskatu dute Giza Eskubideen “babesa, bermea eta monitorizazio-mekanismoak” hegoaldeko muga osoan, nazioarteko akordioak errespetatzea, “bereziki Errefuxiatuen Estatutua, eta adingabeen ahultasun berezia kontuan hartuz”. Azkenik Espainiako eta Marokoko gobernuen arteko lankidetzare etapa berriaren aurrean “gardentasuna” eskatu dute, hau da, “ Marokok Europar Batasunetik eta Espainiatik jasotzen duen dirua zertan gastatzen den jakitea”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.