Umeak izan dira protagonistak Berriatuko San Pedro Txiki Egunean
Eguraldiak ezin izan du gelditu herriko txikienen alaitasuna
San Pedro Egun Handiaren ostean, herriko txikienek hartu dute lekukoa, Berriatuan. Haiek izan dira zalantzarik gabe protagonista nagusiak gaur [ekainak 30]. Eguraldiak egitaraua eta antolakuntza moldatu badu ere, ezin izan du umeen irribarreak gainditu.
Herriko plazan jarri beharko ziren puzgarriak, euriarengatik, Mendibarren frontoira lekualdatu dituzte. Hainbat puzgarri izan dituzte umeek aukeran, nahieran. Eguerdian gainera, denek batera bazkaldu dute eta arratsaldean jolasten eta ondo pasatzen jarraitu dute.