Berriatutik atera da #AgertxoPirata ekimen solidarioa
Gaur [uztailak 1] irten dira Helmugak proiektukoak, aurretik Porrotxek gidatu du hasierako ekitaldia

Martxan daude Ander Txakartegi Helmugak proiektuko sustatzaile berriatuarra eta bere lagunak. Aurretik bizikleta gainean 700 kilometro eta 14.000 metroko desnibel positiboa duen erronka hiru egunetan. #AgertxoPirata ekimenaren bidez biltzen den diru guztia Aspanovas Bizkaiko minbizidun haur eta nerabeen gurasoen elkartearentzat izango da.
Gaur [uztailak 1] zen egun handia, irteera eguna. 13:00etan jarri dute hitzordua herriko plazan. Umeek jasotako deiari so eginez bertaratu dira, bertan zuten zain Porrotx. Pailazoak ekimenaren helburuak gogoratu eta gero, umeen gozamenerako ikuskizuna eman du. Abestu, dantzatu, jolastu… denetarik egin dute umeek, motorrak berotu dituzte asteburu gogoangarri baterako.
14:00etan atera dira Berriatutik eta lehen pedalkadak ondo baino hobeto lagunduta egin dituzte. Asko izan dira herriko eta ingurukoetako umeak bizikleta gainean Cikautxora arteko bidea egin dutenak. Gero, Txakartegi eta bere sei lagunek 31 mendate izango dituzte aurretik.
Elkartasun bilketarako crowdfunding-a zabalik dagoela ere gogora ekarri du Txakartegik. Kukumikuren orrialdearen bidez egin daiteke ekarpena.
Asteburuko egitaraua:
Bihar, uztailak 2:
16:00etan zesta jolasak
18:00etan zumba solidarioa, txikientzat eta nagusientzat
Etzi, uztailak 3
11:30ean herri kirolak umeentzako
14:00etan paella solidarioa, plater bakoitzak 5 euro eta guztira 150 egongo dira
15:30ean umeekin bizikletan goiko rotondara
16:00etan Agertxo Pirata jaitsiera. Ekitaldia, Ene Kantak eta IƱigito Txapelpunken kontzertua
Bukaeran, txokolatada umeentzat Anaitasuna elkartearen eskutik






























