Mutriku Sokatira Taldea, lur gaineko 600 kilokoan hirugarren
Gaztedi Ak irabazi du lur gaineko 600 kiloko Euskadiko Sokatira Txapelketako lehen jardunaldia. Mutriku Sokatira Taldea hirugarren izan da, Hernanin lehiatutako proban.
Mutriku Sokatira Taldea Gipuzkoa aldean lehiatzen ibili da joan den asteburuan. Hain zuzen ere, iragan zapatuan Hernanin lehiatutako Euskadiko Sokatira Txapelketan izan ziren, 600 kilogramoko kategorian.
Mutrikuko tiratzaileak pisu horretako txapelketako lehendabiziko jardunaldian lehiatzen ibili ziren, eta hirugarren postuan sailkatzea eskuratu dute.
Gaztedi A, Gaztedi B, Akelarre eta Goiherri izan zituen aurkari Mutriku Sokatira Taldeak. Bost tirakadako lehia oso estua izan zen parte hartzaile guztien artean eta, azkenean, Gaztedi Ak eskuratu zuen garaipena. Bigarren postuan Goiherri sailkatu zen; Mutriku Sokatira Taldeari dagokionez, hirugarren postuan amaitu zuen norgehiagoka, taularen erdigunean.
Sailkapena Gaztedi B eta Akelarre taldeek osatu zuten, hurrenez hurren, laugarren eta bosgarren postuan amaituta. Hernaniko probagaz, beraz, 640 kiloko denboraldia amaitutzat eman du Mutrikuko taldeak, eta 600ekoa abian jarri du.