Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Euskal Herriko Aizkolarien Txapelketako kanporaketa hartuko du Etxebarriak

Irailaren 4an herriko frontoian lehiatuko dena akordio berri baten "lehen pausoa” izango dela iragarri dute

Mikel Reina Barros
Etxebarria
2022/07/06

Etxebarria aizkora munduaren erdigunean jarri da. Gaur [uztailak 6] herriko frontoian egindako agerraldian jakitera eman dute Jesus Iriondo alkateak eta Igor Duñabeitia Euskadiko Herri Kirol Federazioko presidenteak Euskal Herriko Aizkolarien Txapelketako kanporaketa bakarra Etxebarrian lehiatuko dela irailaren 4an.

Kanporaketa akordio “berri eta berezi” baten lehen pausoa izango da eta horretarako ez dago Etxebarria baino leku hoberik. “Etxebarritarrak herri kirol zaleak gara, asko egin eta antolatzen ditugu, idi probak batez ere, eta hau zerrenda luze bateko beste ekintza bat izango da. Aukera honi ezin nion ezetzik esan”, esan du Iriondok. Duñabeitiak esan du federazioa ez dela “geldi egon, lanean baizik” eta kanporaketa hau “elkarrizketa askoren” emaitza dela.

Orain arte Euskal Herriko Aizkolarien Txapelketan zenbait kanporaketa jokatzen ziren, egun eta leku desberdinetan, aurten, berriz, denek baldintza berdinetan lehiatzea nahi du federazioak. “Normalean kanporaketak 12-14 aizkolarirekin egiten dira, baina gure kirolean dena da garrantzitsua, egurra, eguraldia, lekua.. horrenbestez, denek baldintza berdinetan lehiatzeko, egurra bera izango baita parte hartzaile denentzako, Etxebarrian kanporaketa bakar bat jokatzeko hautua hartu dugu”, esan du Euskadiko Herri Kiroletako Federazioko presidenteak. “Kanporaketa bat jokatzea aurreikusita zegoen, baina lehia bakar bat antolatzeko erabakia hartu zenean etxebarritarren herri kirolekiko, eta bereziki aizkolaritzarekiko, maitasuna izan da gakoa”, azpimarratu du Iriondok.

Hamahiru aizkolaririk onenak egingo dute aurrera eta bigarren mailara igoko dira. “Helburua da urtea amaitu bitartean lehen mailara igotzeko borrokatuko duten parte hartzaileak erabakitzea”, zehaztu du Duñabeitiak. Horrela, urtearen amaieran lehenengo mailara igoko diren lau aizkolariak erabakiko dira.

Banaketa. Aizkolariak 2020ko amaieran geroztik, haien bakarkako bidea hartzeko erabakia hartu zuten, bestelako txapelketak antolatuz. Presidenteak esan du, “zenbait denbora” daramatela lanean akordio berri baten bila, “banatzea oso erreza baita, zailena bat egitea da”. Bide beretik jo du Jesus Iriondok, “txikitatik” bizi izan baitu aizkolaritza eta “hurbiletik” jarraitu du gatazka. “Esan beharrik ez dago herri kirolek Euskal Herrian duen garrantziaz, baserri mundutik errotuta dagoena da. Baserri handiak izan dira nagusi, baina erakutsi da txikietan, familia elkartzen zenean handi bilakatzen zirela. Denok batera lan egin behar dugu antolatzaileak, kirolariak edota laguntzaileak. Denok batera askoz indartsuagoak gara, banatzen hasten bagara ahuldu egiten dira herri kirolak”, hausnartu du.

Duñabeitia “itxaropentsu eta ilusio handiagaz” agertu da epe laburreko etorkizunera begira. “Elkartzeko konpromisoa hartu zuen Euskadiko Herri Kirolen Federazioak duela zenbait denbora, akordio berezi bat sinatu genuen zazpi lurraldeetako 43 konpromisarioek aizkolaritzaren inguruan. Lehen pausoa kiroletik hasi nahi dugu, Etxebarriko frontoian emango dugu irailaren 4an”. Aizkolari denak akordioaren berri daudela baieztatu dute eta erantzuna “positiboa” izatea espero dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.