2022/7/6

Sankristobalak ospatuko dituzte Iturretan eta Oizen

Era askotako ekimenak izango dituzte jaiekin gozatzeko. Oizen trikitilariek girotuko dute giroa; Iturretan, zozketa bidez, 1.000 euro irabazteko aukera egongo da.

Gontzal Mendibe Miguel

Bertsotan ikasteko aukera egongo da Munitibarren

Munitibarko Euskera Batzordeak bertsolaritza tailerra antolatu du. Uztailaren 12an izango da, eta izena emateko azken eguna uztailaren 10a da.

Gure Zirkua Ispasterrera heldu da

Gure Zirkua Ispasterren egongo da asteburu honetan eta hurrengoan. Basokoetxe inguruan egongo da zirkua; sarrerak internetez eros daitezke, 13 euroren truke.

Euskal Herriko Aizkolarien Txapelketako kanporaketa hartuko du Etxebarriak

Irailaren 4an herriko frontoian lehiatuko dena akordio berri baten "lehen pausoa” izango dela iragarri dute

Garbiketa sektorearen negoziazio mahaian ez da hitzarmenik lortu

Bizkaiko garbitzaileen sektoreak gaur [uztailak 6] izan du hemeretzigarren bilera patronalagaz, eta ez da hitzarmenik lortu alderdien artean.

Zine emanaldietarako egokituko dute Kofradia Zaharreko aretoa

Zeta Zineklubaren film emanaldiak burutzen dira bertan, eta Ondarroako Udalak proiektore berriaz gain besaluki mugikorrak ezarriko ditu, emanaldien egokitasuna hobetze aldera.

Aste honetan hasiko dira Markina-Xemeingo danborradako entseguak

Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak talde bakoitzaren egunak eta orduak ezagutzera eman ditu. Entseguak eguenean [uztailak 7] hasiko dira.

Gehiago