Tamaina handiko hondakinak batuko dituzte eguenean Aulestin
Hondakinak aurreko gauean atera behar dira, edo eguenean bertan, baina, 07:00ak orduko.
Tamaina handiko hondakinak batzeko eguna zehaztu du Aulestiko Udalak. Eguenean [uztailak 14] batuko dituzte bai herrigunean zein auzoetan.
Auzoan dituzten edukiontzien ondoan utzi beharko dituzte tamaina handiko hondakinak auzoetako bizilagunek, herrigunerako, berriz, batzeko puntuak zehaztu dituzte. Horrela, Torrezelaiko edukiontzien ondoan, plazako goiko kantoian, Sololuziako bidegurutzeko edukiontzien ondoan edo Solaguren 1. okindegiaren alboko edukiontzien ondoan utzi ahalko dituzte.
Azaldu dutenez, tamaina handiko hondakinak aurreko gauean [uztailak 13] atera behar dira edo eguenean bertan, baina 07:00etarako.
Udalak argitu duenez, tamaina handiko hondakinekin batera ezin da atera pintura, butano-botila, kristal, beira, gurpil azal, lanpara, fluoreszente, pila, su itzalgailu, olio, bateri, plastiko, obra txikietako hondakin edo arriskutsuak izan ahal diren hondakinik. Zalantzak argitzeko udaletxera deitu daiteke (94-627 90 06).