Saltillo eskola ontzia helduko da Mutrikura
Itsasoa erdigunean jartzeko asmoz bi jardunaldi eskainiko dituzte herrian, bata uztailaren 14an, eta bestea 17an.

Saltillo Euskal Herriko Unibertsitatearen itsasontzia, Udako ikastaroaren lehenengo edizioaren egoitza burutuko du, uztailaren 11tik 20ra bitartean, eta euskal kostaldeko hainbat enklabe bisitatuko dituzte, tartean, Mutriku.
Gaur abiatuko dira Santurtzitik, eta Bilbo, Mutriku, Donostia eta Donibane Loitzunen egingo dituzte geldialdiak. “Itsasoari begira dagoen unibertsitatea: Santillo eskola-ontzia ezagutzaren bidez nabigatzen” egoitzaren ibilbidea izango da. Ikastaroaren helburua itsasoari begira dauden EHUko unibertsitate-enklabeen zientzia, prestakuntza eta dibulgazio lanak ezagutaraztea da.
Uztailaren 13an porturatuko da Santillo ontzia Mutrikun, arratsaldean. Hori dela eta, uztailaren 14an [eguena], doako jardunaldiak eskainiko dituzte herrian. Hain zuzen ere, 11:00etan, Zabiel Kultur Etxean. Itsas Teknologia Berriztagarriak: oraina eta etorkizuna, ordu erdi inguru iraungo duen hitzaldia eskainiko du Eider Robles, Ingeniaritza elektronikoan doktoreak. Ondoren, 11:40 inguruan, Iñigo Martinez de Alegriaren txanda helduko da, eta Itsas energia berriztagarrietarako itsaspeko ibilgailuei buruz hitz egingo du doktoreak.
Egunean bertan Donostiarantz abiatuko da Saltillo ontzia, eta bere ibilbidearekin jarraituko du, geldiuneak eginez. Ondoren, uztailaren 18an berriz ere bueltatuko da herrira. Uztailaren 19an, bigarren jardunaldiei bide eman zaie, berriz ere 11:00etan, Zabiel Kultur Etxea. Oraingoan bi hizlari berri egongo dira, hain zuzen ere Manuel Soto Lopez biologia zelularreko katedradunak, Espezie berriak euskadiko akuikultura jasangarrirako: korrokoiaren erronka eta aukera hizketaldia eskainiko du. Ondoren 12:15ean, Jon Lekube telekomunikazioan ingeniari denak hartuko du lekukoa eta Itsas energiak, erronkak energi trantsiziorako bidean hitzaldia eskainiko du.