Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

50 urte emozioak sorrarazten

Malen jaietako lehenengo eguna sentimenduz beteko du danborradak; herri oso baten zirrara sortzen duen ekimenak urteko gaurik bereziena bilakatzen du Malen bezpera.

Naia Arantzamendi
Mutriku
2022/07/15

Berebiziko garrantzia duen ekimena da danborrada Mutrikuko herriarentzat. Mandazketa Elkarteak guztia prest dauka ekimen garrantzitsurako. Jaietako lehen eguna, uztailaren 21a, goi-goitik ospatzeko gogotsu daude.

[Malen jaietako egitaraua]

110 pertsona biltzen dira urtez urte Goiko Plazan, eskuak astindu eta herri oso baten sentimenduak pizten duen danbor hotsa sortzeko. Aurten, baina, kopuru aldetik aldaketa txiki batekin datoz. 50. urteurrena ospatuko dela kontuan izanda, 130 lagunek parte hartuko dute, ohi baino hogei lagun gehiagok. Ospakizuna berezia egite aldera, kopurua handitzeaz gain, kolore pixka bat emango diote gauri.

Antolatzaileek aipatu dutenez, parte hartzea izugarria izaten da, urtero betetzen dira ezarritako kopuruak, izen emateak zabalduaz batera: “Izena emateko epea zabaldu eta ordu betera jada lekuak beteta izaten ditugu, jende asko geratzen da kanpoan, eta zortedun batzuk erreserban geratzen dira”. Gehitu dutenez, parte hartzaileen profila denetarikoa izaten da. “Nagusi, gazte, eta denetarik egoten da, ez da adin tarte bati lotzen zaion ekimena, herri osoak sentitzen du eta horregaz batera herri osoak parte hartzen du, gurean, zehazki, 17 urtetik aurrerakoek”.

Errotutako tradizioa

Orain daudenen gurasoek sortu zuten Mandazketa elkartea eta danborrada, Zezilio Pagoagak abestiak sortu zituen eta Inazio Odriozolak zuzendaritzari ekin zion: “Gure gurasoak jubilatzen joan ahala guk erreleboa hartu diegu”.

Hasiera batean, Mandazketa elkarteko batzordea arduratzen zen urtez urte danborrada antolatzeaz, baina bi urteka batzordea aldatzen joaten zen, hortaz, bi urtero prozesua berriz hasten zen, eta horrek prestaketa moteldu egiten zuen. Horren aurrean, lan talde txiki bat sortu zuten espresuki danborradaren antolakuntzagaz arduratzeko.

“Herriak maite du danborrada”

Antolakuntzaren lan taldeaz gain, lan egiteko formatua ere aldatuz joan da urteen poderioz. Hasiera batean Mutrikuko Udalak parte hartze zuzena izaten zuen, jantziak alokairuan hartzearen ardura izaten zuen, eta horrek zekarren gastuei aurre egiten zien. Baina duela urte batzuk Mandazketa elkartetik erabaki zurrun bat hartu zen: antolakuntza moduak aldatzea eta gutxika-gutxika elkarteak bere material propioa erostea, hala nola, jantzian, danborrak… beharrezko guztia danborradari behar bezala aurre egiteko. Eta halaxe egin dute. Santo Tomas Egunean, elkartean pintxoak eta tortillak prestatu eta saldu egiten zituzten. Hortik ateratako diruarekin, materiala erosten joateko aukera izan dute urtez urte.

Egun, beraien material propioa dute, eta urtero beharrezko aldaketa eta konponketan egiten joaten dira egun handian dena puntu-puntuan egote aldera: “Adostutako talde horretako kideak hilabete batzuk lehenago hasten gara guztia prestatzen”.

“Gaua heltzean, banda jotzen hasi eta lehenengo danbor hotsarekin, ileak puntan jartzen zaizkit.”

Egun handia

Hautsak kendu dizkiote jada danborrei, eta pasaden astean hasi ziren entseguak egiten, martitzenean, hain zuzen ere. Uztailaren 21eko gaua buruan izanik, jada gogoa nabaritu egiten da herrian: “Jendea amorratzen egoten da egun hori heltzeko, izen emateak horren isla dira”. Herrian errotuta dagoen eta herriaren ikur den danborrada herritarrek sortutakoa da eta beraiek bizitzen dutena. Hori da mutrikuar batentzat danborrada gaua.

Badago familiatik jaso duenik, lagunartetik edota jakin minak gehiago eginda ezagutu duenik. Guztiek elkarbanatzen duten gauza da irrika hori, “herriak maite du danborrada”.

Mandazketa Elkarteko antolatzaileek emozioz azaldu dute zer den zehazki danborrada mutrikuar batentzat: “Gaua heltzean, banda jotzen hasi eta lehenengo danbor hotsarekin, ileak puntan jartzen zaizkit. Zirrara horrek gorputz osoa igarotzen dit, emozioak pil-pilean jartzen dira bat-batean, oso berezia da”.
Horrela, gauzak jada prest izanik, entseguak martxan hasita eta gogoak soinean izanda, dena bideratuta dago gau handiari gogoz heltzeko.

Erlazionatutako edukiaHerria eta kirola uztartuz, 50 urteko ibilbidea“Guztiok ondo pasatzeko beharrezkoa da guztiok arduraz jokatzea”

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.