Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Aurreakordioa sinatu dute Bizkaiko Garbiketa hitzarmenean

Gaur [uztailak 15] patronalarekin izandako bileran Bizkaiko Garbiketaren sektoreko aurre hitzarmena sinatu dute UGT, CCOO eta LAB sindikatuek.

Naia Arantzamendi
Lea-Artibai eta Mutriku
2022/07/15

Bizkaiko eraikin eta lokalen Garbiketa Hitzarmenerako aurreakordioa lortu da gaur goizean patronalarekin egindako bileran. LAB sindikatutik jakinarazi dutenez, aurreakordioaren ardatz nagusiak bi izan dira:  “Hitzarmenaren indarraldirako (2021-2024) %13ko igoera jasotzea eta 1.200 euroko gutxieneko soldata bermatzea,  hamabost ordainsaritan. Gainera, KPIaren ehuneko batuketak emaitza handiagoa emango balu, soldatek %2ko igoera osagarria izango lukete. Horrez gain, batzorde espezifiko bat sortuko da bakanteen estaldura arautzeko helburuz, lanaldi partzialak luzatzeko aukera eskainiko duena”.

Bestalde, ELA sindikatutik adierazi dute ez datozela bat sinatutako aurreakordioagaz. “Akordio horren bidez, langileen kolektiboa kondenatu besterik ez da egiten orain arteko prekarietateagaz jarraitzera”. Aipatu dutenez, hitzarmenak ez ditu bermatzen azken bi urteetako KPIen mailak, hortaz, 12.000 langileri eragiten dion kolektiboak erosteko ahalmen galera handia edukiko du. “Sinatutako akordioak ez du  inolako neurririk aurreikusten sektorean dagoen partzialtasuna hobetzeko, eta ez du jasotzen soldata arrakalagaz amaitzeko erreferentziarik ere”.

Sindikatu biek erreferentzia egin diote langileek azken hilabeteetan egindako borrokari. “Zoriondu egin nahi ditugu hamar greba egun egitea erabaki duten langileak. Era berean, hitzarmenen alde borrokatu duten eta borrokatzen ari diren guztiak zoriondu nahi ditugu, borrokatuz sektorearentzat benetan duinak diren edukiak lortu daitezkeela erakutsi baitute”, esan du ELAk. “Grebarik egin gabe 30 urte zeramatzan kolektiboa lehen lerroan kokatu da azken hilabetetan egindako ekintza eta protestekin, patronalak mugitzera behartuz. Antolatzeko eta beren baldintzen alde borrokatzeko hautua egin zuten”, adierazi du LABek

Gaurko bileraren ostean, LABek bere oinarrietara eramango du aurreakordioaren edukia, eta horiek bermatuz gero, hurrengo bileran sinatuko lukete hitzarmena.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.