Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak
Alaitz Mendizabal Martinez eta Ihar Sanchez Uranga Jai Batzordeko kideak

"Guztiok ondo pasatzeko beharrezkoa da guztiok arduraz jokatzea"

Egitarau zabal eta oparo batekin datoz Mutrikuko Jai Batzordeak antolatutako Malen jai herrikoi eta alternatiboak

Naia Arantzamendi
Mutriku
2022/07/15

Bi urteren ostean, berriz ere, Malen jaiak prestatzeko erronkari heldu diozue. Zein izan da antolakuntzaren ardatza?

Alaitz Mendizabal Martinez: Martxoan hasi ginen jai batzordea batzen. Bi urte hauetan ere batu gara eskaintza desberdin bat eskaintzeko Malen jaiei begira, baina aurtengo jaiak antolatzeko pandemia aurreko moduari heldu diogu.

Ihar Sanchez Uranga: Hasieran, norbanako zein antolakunde desberdinek osatutako bileretan hartzen ziren erabakiak, eta gero hainbat lan talde sortu genituen, lana banatu eta eraginkorragoak izateko, besteak beste, egitaraua, protokoloa, Gazte Eguna eta komunikazioa izan ditugu.

Zein izan da Jai Batzordearen helburua jaiei begira?

A.M.M.: Batetik, jai herrikoi alternatiboak eskaintzea izan da, ahalik eta egitarau zabalena osatuz eta guztiontzat gustukoak izan daitezkeen eskaintzaz betez. Bestetik, jai hauek, espazio seguru eta erosoak izan daitezen ere lanean aritu gara, eta hau horrela izatea espero dugu.

[Malen jaietako egitaraua]

Egitaraua ardatz hartuta, nola bideratu duzue eskaintza? Zer lortu nahi izan duzue?

I.S.U.: Ikusten den bezala, egitaraua ez dugu soilik kontzertuetara mugatu. Egunez ere aisialdira begiratuta hainbat ekintza antolatu ditugu, eta gure ustetan, behintzat, kontzertuak bezala, anitza izan da. Adibidez, Gazte Eguna antolatzeko Jai Batzordetik kanpoko lan talde bat egoteak jendearengana hurbiltzeko aukera eman digu.
A.M.M.: Eta horixe izan da lortu duguna, hain zuzen ere, egitaraua ez mugatzea soilik gure gustuetara, eta, beste alde batetik, lan karga jende gehiagorekin banatu ahal izatea.

Zer nabarmenduko zenukete?

A.M.M.: Egitarauari dagokionez, aurten ere, oso pozgarria da guretzat kanpotik datozenen eskaintzez gain, Mutrikuko hainbat taldek egitarauan parte hartuko dutela ikustea.
I.S.U.: Egitaraua urtero aldatzen da, eta aurten ere halaxe izan da. Ez da egon zerbait bereziki kentzea erabaki dugunik. Baina bai, aldiz, mantentzen diren ekimenak. Urtero errepikatzen diren eskaintzak; Gazte Eguneko bazkaria edota Kuadrilla Egunean alternatiba bezala sokamuturraren orduan gaztetxean izango den karaokea etabar…

Zein izango da aurtengo omendua? Zergatik?

I.S.U.: Urteetan lan militantea egin duten gure herriko jendea, bueltan ezer jaso gabe dena eman dutenak.
A.M.M.: Txosnetan orduak sartzen dituen jendea, hurrengo egunean dena garbitzera joaten direnak… Ez soilik militanteak, jaiak aurrera ateratzeko atzetik lan pila bat egiten duen jende hori guzti hori gustatuko litzaiguke omentzea.

Zein da zabaldu nahi duzuen mezua?

A.M.M.: Zabaldu nahi dugun mezua da jaiak guztiok ongi pasatzeko antolatzen ditugula, baina beharrezkoa dela guztiok arduraz jokatzea, eta antolatu dugun egitarauan ez dugula inon-
dik inora inolako erasorik onartuko. Hau horrela izanda, adierazi nahi dugu erasoren bat ematen bada, erantzun bat izango duela.

Indarkeria matxistari bideratutako protokolorik, erabakirik hartu duzue?

A.M.M.: Bai. Txosnagunean protokoloak martxan izango ditugu. Antolatu dugun egitarauan edonolako erasoak ematen badira, bertara gerturatu eta bertan protokoloa aktibatu eta erantzun bat emango da.
I.S.U.: Aurretik esan bezala, antolatutako jaiak guztiontzat seguruak izatea bai edo bai bermatu behar da, jakin badakigun arren, ez dagoela guztia gure esku. Horregatik marra gorriak pasatzen badira, bere ondorioak izango ditu.

Erlazionatutako edukiaHerria eta kirola uztartuz, 50 urteko ibilbidea50 urte emozioak sorrarazten

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.