Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Herria eta kirola uztartuz, 50 urteko ibilbidea

Mutriku Sokatira Taldeak herri kirolen erakustaldia egingo du Mutrikuko Txurruka plazan, Malen Egunean. Gainera, taldearen 50. urteurrena omenduko dute, eta udalak plaka bat emango die kideei.

Malen Eguneko herri kirol erakustaldian parte hartuko duten taldekideetako batzuk.
Alex Uriarte Atxikallende
Mutriku
2022/07/15

Mutriku Sokatira Taldea ospakizun gosez dago. Izan ere, lehiaketaz lehiaketako zurrunbiloan murgilduta egon arren, klubekoei atzera begiratzeko eta lortutako guztiaz gozatzeko unea ailegatu zaie. Mende erdia pasatu da Mutriku Sokatira Taldea sortu zenez geroztik, eta urteurren hori ospatzeko aukera paregabea edukiko dute, hilaren 22an.

[Malen jaietako egitaraua]

Izan ere, Mutriku Sokatira Taldeak aurtengo Malen jaietako egitarauan parte hartuko du eta, hain zuzen ere, herri kirol erakustaldia egingo dute Txurruka plazan. Mutriku Sokatira Taldeko kide Jabier Urrestik adierazi duenaren arabera, ez da lehendabiziko aldia herri kirolak plazara edota kalera ateratzen dituztena; dena dela, Mutrikun eta, gainera, Malen Egunean egiteak “balio erantsi oso esanguratsua” ematen dio.

19:00ak inguruan ipiniko dute martxan sokatira elkartekoek herri kirolen erakustaldia eta, taldetik aurreratu dutenez, ordu biko iraupena izango du, gutxi gorabehera. Nahikoa prestatuta joango dira partaideak hitzordu handira; izan ere, azken asteotan entrenamendu saioak egiten aritu dira Saturraranen eta, horrenbestez, emanaldi oso txukuna egiteko bezainbesteko maila dute kide guztiek.

Erakustaldia ikustera bertaratzen direnek euskal herri kirol tradizionalez gozatzeko aukera izango dute: nola jokatzen diren, beraien nondik norakoak zeintzuk diren, denetariko teknikak eta abar. Besteak beste, jorratuko dituzten kirolak trontza, lasto jaurtiketa, zaku nahiz txinga eramatea, txokor batzea eta, zelan ez, sokatira izango dira.

Omenaldirako tarte berezia. Herri kirolen zuzeneko erakustaldiaz gain, Mutriku Sokatira Taldeak, elkartearen mende erdiko ibilbidea gogoratze eta omentze aldera, bestelako ekimen bat ere egingo du Malen Egunean. Plazan jarritako pantaila handi batek taldearen historiagaz erlazionaturiko dokumentuak erakutsiko ditu. Batik bat, argazki zein bideo zaharrak erakutsiko dituzte, zenbait testigantzarekin batera.

Dokumentu horiek guztiak Urrestik eta “hurreko jendeak” egindako bilketaren ondorio dira. “Zenbaitek badituzte, esate baterako, taldea sortu zeneko argazkiak edota bideoak, eta oso berezia izango da omenaldirako momentu horretan herritarrei erakustea”.

Bestalde, Urrestik argitu du Mutrikuko Udalak ere esku hartzea izan duela memoria egitasmo horren antolakuntza lanetan. Horren erakusle da, esate baterako, udalak plaka bat emango diela taldeko ordezkariei, 50 urteko bidea oroitzeko eta eskertzeko.

Herri kirolek egun daukaten jarraipenaz eta atxikiduraz galdetuta, Urrestik erantzuna argi eta garbi du: “Inoiz ere ez dira izan gehiengoaren kirola; hori bai, aitortu behar da Mutrikun beti izan dela herri kirolekiko zaletasuna eta, ondorioz, beti eduki izan ditugula ikusleak lehiaketetan edota erakustaldietan”.

Etorkizuneko erronka gazteen parte hartzea hauspotzea dela adierazi du Urrestik. Epe laburrera, baina, datorren irailera begira dago, hilabete horretan omenaldiak jarraitu egingo baitu. “Iraileko lehenengo bi asteetan erakusketa bat egingo dugu, garaikur eta domina guztiekin; ostean, Munduko Txapelketa lehiatuko da, eta bideoan emitituko dugu; azken astean, hitzaldiak, haurrentzako herri kirol emanaldiak eta bestelako hainbat jarduera egitea aurreikusten dugu; azken horiek, seguru asko, irailaren 24an egingo ditugu”.

Erlazionatutako edukia“Guztiok ondo pasatzeko beharrezkoa da guztiok arduraz jokatzea”50 urte emozioak sorrarazten

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.