Markina-Xemeinen eraso matxistei aurre egingo dietela ohartarazi dute
Atzo [uztailak 14] manifestazioa egin zuten mugimendu feministako kideek
‘Neska* gaztiok burrukan ga’ lelopean atzo [uztailak 14] manifestazio osatu zuen Markina-Xemeinen mugimendu feministak. Txosnen irekiera baliatu zuten Karmen Jaietarako mezu argia helarazteko: “ez dugu inolako eraso matxistarik onartuko”.
Jai feminista batzuk nahi dituztela aldarrikatzeko elkartu ziren manifestazioaren ostean txosnagunean. “Behin eta berriro esan dugu moduan, jaietan ez dugu inolako erasorik onartuko, hau da, gutako bakoitzaren identitatea zapaltzen duen erasoak ez ditugu onartuko. Gure herriko haietan ere, batzuetan ikustea zailagoa egiten diren arren, askotan jasotzen ditugun erasoak, begiradak, iritziak, esaerak, ikutuak…”, adierazi zuten mugimendu feministako kideek. Txosnagunea herriko “gune seguru” moduan aurkeztu zuten eta gizonen gainean jarri zuten fokua, “erasotzaileak eta haien babesleak”.
Borroka horren borroka mugimendu feminista dela aldarrikatu zuten. “Emakumeen arteko saretzea funtsezkoa da, gure ahalduntzeagaz eta autodefentsagaz egingo dugu aurrera. Gure helburua ez da erasoan ostean aurre egitea, Markina-Xemein feminista bat eraikitzea baizik, inolako erasorik gabekoa”.
Eginbeharrak. Markina-Xemeingo Udalak ere martxan jarri ditu Karmen jaietarako eraso matxisten aurkako kanpaina. Herriko eragile desberdinek bideo laburrak grabatu dituzte, Jon Zabala puntistak besteak beste. Horrez gain, udaletik eraso matxistaren bat egotekotan, jarraitu beharreko jarrerekin, emakumeentzako zein gizonentzako.
Telefono baliagarriak:
Larrialdiak (24 ordu): 112
Telefono bidezko laguntza (24 ordu): 900-84 01 11
Udaltzaingoa: (08:00etatik 22:00etara): 656 79 11 44