Fibrosi kistikoa erdigunean jarri eta gaitza daukatenei eta haien familiei laguntzeko jaia egin da Ondarroan gaur [uztailak 16, zapatua] seigarrengoz. Goizean goizetik ibili da jendea Alamedan. Arnasa elkarteak eskerrak eman dizkie parte hartu eta lagundu duten guztiei.
Markina-xemeindarrak gogotik ari dira ospatzen usadioz betetako jaietako egun nagusia. Beroari aurre eginda, jende asko batu da eguerdian udaletxearen eta Zelaiaren bueltan.