Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mundu hobe bat irudikatu dute Ondarroako Arnasa jaian

Fibrosi kistikoa erdigunean jarri eta gaitza daukatenei eta haien familiei laguntzeko jaia egin da Ondarroan gaur [uztailak 16, zapatua] seigarrengoz. Goizean goizetik ibili da jendea Alamedan. Arnasa elkarteak eskerrak eman dizkie parte hartu eta lagundu duten guztiei.

Arnasa jaia, Ondarroan Arnasa jaia, Ondarroan
Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
Ondarroa
2022/07/16

“Mundua zelakoa izatea nahiko zenuke?”. Galdera horri erantzuna eman diote gaur Ondarroan seigarrenez egin den Arnasa Elkartearen Jaian. Txikienek harrietan margoztu dituzte euren desioak: mundu polita irudikatu dute, ametsetakoa, lagunez inguratutakoa. Koloretsua eta alaia.

Kolorez eta irribarrez bete ditu baia ere orrialde zuriak Asisko Urmeneta ilustratzaile nafarrak. “Karrikaturak” egiten egon da goizean Alamedan, umez eta haien gurasoez inguratuta. Pozik jaso dute guztiek euren karikatura pertsonalizatua, eta batek baino gehiagok ingurukoei erakutsi nahi izan die, harro-harro. Haien aldamenean, aurpegiak margotzeko aukera ere eduki dute gaztetxoek.

11:25 aldera, Irrikitan kalejira egin dute Alamedatik Itsasaurrera. Porrotx, Tiritatxo eta Txirrimorraskiko kideekin, “Ametsen Zuhaitza” landatu dute. Han ere, mundu berri eta hobe baterako haziak erein dituzte, irudimena eta desioak aireratuz. Aurreskua dantzatu diote landatu duten zuhaitzari. Hazi berri bat, bizitza berri bat, beste modu batekoa, justuagoa, politagoa haziko da landatu duten hazitik. Jarraian, Artakaren eskutik, oihal ikuskizun zoragarria ikusi ahal izan da. Gorputzekin irudikatu dituzte oraingo honetan desiorik onenak. Eta Kukai Dantza&Brodas Brosen eskutik, Topa ikuskizuna egon da 13:30 aldera. Gizakiak harremantzeko duen premia azaleratu dute Alamedako agertokian.

Beroari aurre egiteko, Apar eta Bits festa, umeentzako jolasak eta ezustekoak egon dira arratsalde-iluntzean, Musika Plazan, eta gauean, Antuxuna eta Patx taldearen kontzertuagaz agurtuko dute hurrengo urtera arte elkartasun jaia.

Arnasa elkartea: “Behar ditugun gauzak hor daude beti. Gaixotasun kronikoak ez dauka etenik, beti dago hor”

Arnasako kideek eskerrak eman dizkiete beti alboan dituzten lagun, senide, boluntario eta parte hartzaileei. Eskerrak eman dizkiete Txirrimorraskiri, Bizipoza- ri eta Ondarroako Udalari: “Zuon laguntza barik ezingo genuke aurrera atera horrelako jai bat. Eskerrik asko”. Ondarroan jasotzen duten erantzuna ere azpimarratu dute: “Hiri handietan baino erantzun handiagoa jasotzen dugu hemen. Gaur ere, goizean goizetik hasi da jendea gerturatzen”.

Ikusgai, ikusteko. Bi urte oso txar pasa ditu Arnasa elkarteak. Ikusgaitasuna behar dute, jendeak ez badu ikusten, ez delako sentsibilizatzen, ez dakielako zeintzuk premia dituzten beste batzuek. “Behar ditugun gauzak, baina, hor daude beti. Gaixotasun kronikoak ez dauka etenik, beti dago hor”, adierazi idu Noemi Uribe Arnasa elkarteko kideak. “Gu ikusi egin behar gara, bestela gugaz erraz ahazten dira”.

Diru laguntzarik ia ez da egon pandemiak iraun duen tarte luze horretan, baina fibrosi kistikoa daukatenen premiek bere horretan jarraitu dute: “Ikerketak oso garrantzitsuak dira guretzat. Gaur egun, umeei jaiotzen direnean proba bat egiten diete, baina, hala eta guztiz ere, oraindik ez dago beharko luketeen tratamentu zehatzik, eta ikertu egin behar dira. Ikerketa baten azken fasera ailegatzea asko kostatzen da, hamar bat urte”, gogoratu du. Izan ere, fibrosi kistikoa daukatenentzat ezinbestekoak dira medikamentu berriak, ezinbestekoak kalitatezko bizitza bat eduki dezaten, ezinbestekoak biziraupena luzatzeko.

Fibrosi kistikoari gaixotasun ikusezina deitzen zaio, eta horrek arazoak sortzen ditu egunez egun: “Lehen begiradan ez da nabaritzen, baina gaitza daukatenek ezin dute jarraitu eguneroko erritmoa. Atseden gehiago behar dute, erritmo lasaiagoa. Nork bere medikazioa dauka, eta nork bere afekzioak dauzka. Gaixotasuna ez denez igartzen, beti joan behar zara txostenekin, erakusteko gaitza daukatela. Erraztasun gehiago beharko genituzke, laguntza, tratamenduak egiten dituztenerako…”. Horregatik, behar dutena lortu arte, ikusgaitasuna ematen jarraituko dute, mundu berri bat lortzeko pausoak ematen.

Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa elkartearen jaia Ondarroa 2022
Arnasa Eguna 2022
Arnasa Eguna 2022
Arnasa Eguna 2022
Arnasa Eguna 2022
Arnasa Eguna 2022
Arnasa Eguna 2022
Arnasa Eguna 2022
Arnasa Eguna 2022
Arnasa Eguna 2022
Arnasa Eguna 2022
Arnasa Eguna 2022
Arnasa Eguna 2022
Arnasa Eguna 2022
Arnasa Eguna 2022
Arnasa Eguna 2022
Arnasa Eguna 2022
Arnasa Eguna 2022
Arnasa Eguna 2022
Arnasa Eguna 2022
Arnasa Eguna 2022
Arnasa Eguna 2022
Arnasa Eguna 2022

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.