Fabian Aranaz tiratzailea garaile, Etxebarrian
Aranaz sailkapen orokorrean gailendu zen arren, herrikoen artean Julen Iriondok izan zen bere erakustaldiagaz txapela janztea lortu zuena.
Zapatuan [uztailak 16] Etxebarriko tiro zelaiak hartu zuen Esteban Espilla Muni memoriala, Oilagorra Elkarteak antolatuta.
Izen emateak zabaldu zituzten, eta antolatzaileek aurreratu zuten bezala parte hartzaile orokorrak eta herritarrak banatu zituzten, bai izen ematerako eta baita sarietarako ere. Guztira 66 izan ziren zapatu goizean Etxebarrira hurbildu zirenak lehiari ekiteko.
09:00etan entrenamenduekin eman zioten hasiera egunari, eta 10:00etan hasi zen jardunaldia. Tiratzaile bakoitzak bere postua hartu eta hamabost metrora zegoen robot batek platerak jaurtitzen zizkion. Tiratzaile bakoitzak bere abileziaz, ahalik eta plater gehien apurtzeaz arduratu beharra nahiko lana zen. Bitartean, e Jesus Iriondo izan zen Euskal Herriko Tiro Olinpikoko Federazioaren araudia betetzeaz arduratu zena. 66 parte hartzaileen erakustaldiaz gozatu ostean, zenbakiak jada mahai gainean jarrita zeuden.
Fabian Aranaz izan zen sailkapen orokorreko garaile izendatu zena, eta 110 euro, txapela, pernila, ardo botila bi eta bi kaxa kartutxo etxeratu zituen. Herritarren artean, berriz, Julen Iriondo izan zen txapela janztea lortu zuena, bi ardo botila eta oparia eskuratuz.
Goiz ederragaz gozatu zuten parte hartzaile zein ikusleek, hamaiketakoa ere eskaini zuten antolatzaileek eta, irabazleez gain, gainontzekoentzat ere sari eta opariak banatu zituzten.