100 pertsonak parte hartu dute Lekeitioko Euskal Ezkontzan
Beroak guztiz baldintzatu zuen zapatuko [uztailak 16] irudikapena.
100 pertsonak inguruk parte hartu zuten joan den zapatuan Lekeitioko Gora Buru Kultur Elkarteak antolatutako Euskal Ezkontzan. Beroak guztiz baldintzatu zuen Euskal Herrian antzina egiten ziren ezkontzen antzezpena.
44. antzezpena inoizko beroena izan zen, parte hartzaileek ez dute inoiz horrelakorik pasa. “Zailtasun guztiekin aurrera eraman ahal izatea lortu genuen, beroak asko baldintzatu gintuen,, baina dena ondo atera zen azkenean”, adierazi dute kultur elkarteko kideek. Beroak pertsonei ez ezik, animaliei, behiei ere eragin zien. Batzokitik irten eta 20 minutuetara aske utzi behar izan zuten, urduri jarri zen, kontrolaezin, eta gurditik askatzea erabaki zuten antolatzaileek, “animaliaren ongizateaz gain bizikidetzagatik”.
Gauzak horrela, bost kideren artean eraman behar izan zuten gurdia, lehenbiziko aldia ez bazen ere, horrelako beroarekin erabaki ausarta izan zen. Ikusleren batek ere bero kolpea izan zuen ikuskizunaz gozatzen ari zela.
Hala ere, Euskal Ezkontzak aurrera jarraitu zuen eta une gogoangarri bat utzi. Aurten, ezkongaiak benetako bikotea ziren eta mutilak benetan ezkontzeko gonbidapena luzatu zion neskari. Noski, baiezkoa jaso zuen eta urte askotan gogoratuko den momentua utzi zuten. Horrez gain, asko izan ziren Ibarrako Alurr dantza taldearen ‘Itsaslapurrak ikuskizunagaz gozatua hartu zutenak egunari amaiera ezin hobea emateko.