Deba ibaiko estuarioaren garapen hitzarmena sinatu dute
Mutrikuko zein Debako udalek Jarraipen Batzordea osatuko dute hitzarmena modu egokian burutu dadin.
Udalbatzaren bilkuretan onartu ondoren, Joseba Palenzuela Mutrikuko alkateak eta Gilen Garcia Debako alkateak, estuarioaren plan bereziaren idazketarako eta tramitaziorako hitzarmena sinatu dute, Mutrikuko eta Debako Udal Arau Ordezkoetan jasotzen den bezala.
Aipatutako plan bereziaren helburu nagusia, Ondarbeltz hondartzatik Deba ibaiaren gaineko zubirainoko eremuaren garapen urbanistikoa arautzea eta bertan egingo diren jarduerak aurreikustea da. Aurrera eramateko, Ingurumen Ebaluazio estrategikoa, Zaraten Arriskuen Azterketa eta Uholde Arriskuen Azterketa ere egin beharko dira, eta hitzarmenak horien tramitazioa eta finantzaketa arautuko ditu.
Hitzarmenak jasotzen duenez, Mutrikuko zein Debako udalek Jarraipen Batzordea osatuko dute hitzarmena modu egokian burutu dadin.