Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Prest dago Berriatua Lagunkoia diagnostikoa

Hamar lagunek osatu dute diagnostikoa egiteko talde eragilea. Hala ere, inkesten bidez proiektua herrira zabaldu dute, edadetu gehiagori hitza emanez.

Berriatua Lagunkoia proiaktuko talde eragilearen bilera. Argazkia: Berriatuko Udala
Eider Mugartegi
Berriatua
2022/07/19

Berriatuak lehen urratsak eman ditu adinekoekin herri lagunkoia izateko. Udaleko ordezkari bi eta herriko zortzi jubilatuekin osatutako lantaldea lanean aritu da azken hilabeteetan, eta udalerriko egoera aztertuta Berriatua Lagunkoia proiektuko diagnostikoa osatu dute.

Proiektuaren helburu nagusia adinekoen bizi kalitatea hobetu eta herritarrak nagusitzen joan ahala ahalik eta herri lagunkoiena eta irisgarriena edukitzea da, eta zeregin horretan adinekoak eurak izan dira protagonistak. Jon Arriola Berriatuko alkateak azaldu duenez, hori da proiektuaren asmoa: “Udalak proiektua aurrera eramaten lagunduko ditu, baina edadetuak eurak izango dira ekimenaren sustatzaileak, eurek dakite‐eta non dauden premiak eta non eragin behar den”.

Hamar lagunek osatu dute diagnostikoa egiteko talde eragilea. Hala ere, inkesten bidez proiektua herrira zabaldu da, edadetu gehiagori hitza emanez. Inkesta etxez etxe igorri zen eta edadetuen elkartean edo udalean entregatu ahal izan zuten. Horrez gain, herriko merkatari, ostalari eta jendaurreko zerbitzuei inkesta bana igorri zaie establezimenduaren lagunkoitasun maila neurtzeko. Bestalde, eztabaida taldeak ere eratu dira, eta horien bidez ere jaso da edadetuen iritzia eta egoeraren berri. Guztira, 46 lagunek erantzun dute inkesta, eta talde fokaletan 11 lagunek parte hartu dute.

Ikuspegi globala. Diagnostikoa egiterako orduan aintzat hartu dituzten alderdiak ondorengoak izan dira: eraikinak eta aire zabaleko guneak, garraioa, etxebizitza, begirunea eta gizarteratzea, gizartean partehartzea, komunikazioa eta informazioa, herritarren parte hartzea eta enplegua eta gizarte zerbitzuak eta osasunekoak. Orokorrean, udalerriagaz gustura agertu dira herritarrak. Berriatua herri “oso atsegintzat” dute parte hartu duten gehienek, baina badaude zenbait kontu hobetzeko. Inkestatuen arabera, arazorik handiena herritik igarotzen den errepidean ibilgailuek daramaten abiadura eta segurtasun falta dira, eta talde fokaletan ere asko azpimarratu da herriaren erditik igarotzen den errepidearen inguruan dagoen kezka.

Berriatua Lagunkoia taldeko kideek irailean emango dituzte ezagutzera diagnostikoan jaso dituzten emaitza horiek guztiak aurkezpen zabal bat eginez. Hala ere, Berriatua Lagunkoia ez da diagnostiko honekin amaituko: proiektuak lau fase ditu, eta aurrerapausoak ematen joango dira, etengabeko hobekuntzan oinarrituta. Beraz, iraileko aurkezpenaren ondoren diagnostikoan oinarritutako ekintza plana egiten hasiko dira.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.