Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Festa, nonahi eta nahieran

Eskualdeko herritarrek zein jaietara joan aukeratu beharko dute abuztuan. Herriek ezeze, auzoek ere egitarau zabala eskaintzen dute: kontzertuak, txapelketak,... eta askoz gehiago.

Mikel Reina Barros
Lea-Artibai eta Mutriku
2022/07/21

Abuztuan ere, jaiak ospatuko dituzte nonahi, Lea-Artibai eta Mutrikuko herri eta auzoeetan. Edurtzetako Amaren eta Aingeru Goardako jaiekin hasi eta Emeterio eta Zeledonio jaiekin amaitu arte, ospakizun egun ugari egongo dira batetik bestera jai giroan gozatu nahi dutenentzat. San Lorentzo, Santa Klara, Itsasoko Ama Birjina, Andra Mari, San Roke, San Jazinto eta San Juan Burumoztua jaiak katean datoz bata bestearen atzetik.

Tourreko lehen etapa Markina-Xemeingo Santutxu Goierri auzoko Aingeru Guardako Jaietan lehiatuko da, abuztuaren 7an. 11:30eko meza nagusiaren ostean, gizon proba eta idi proba egongo dira. Hau da, Amalloko sanjoanetan egondako demaren errebantxa izango dute Aitor Etxaniz Olazarrek eta Aldeko idiak. 13:00etan hasiko da dema. Eta bazkalaurrea trikipoteoarekin girotuko dute Santutxun.

Arratsaldean, berriz, jokoa izango da nagusi; alde batetik, Brixka Txapelketa egongo da 17:00etan hasita, eta bestetik, Bizkaiko txapelketarako puntuagarria izango den Bolo Txapelketa. 18:00etan hasiko da boloa biraka.

Ziortza-Bolibarko Iruzubietan abuztuaren 5ean, 6an eta 7an hasiko dira Edurtzetako Amaren jaiak. Lehen egunean, egun handian, briska txapelketa jokatuko da, eta gero, 21:30etik aurrera, mahai inguruan elkartuko dira herritarrak Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriagaren bertsoetaz eta Laja eta Lutxurdioren trikitixaz gozatzeko. Abuzturen 6an, mus eta bola txapelketak lehiatuko dituzte. Abuztuaren 7an, goizean, Zerutxu dantza taldeak emango du ikuskizuna eta arratsaldean herri kiroletan, Zelai familiak, seme, alaba eta ilobak parrillada handi bategaz jaiak agurtu baino lehen.

[ABUZTUKO JAIEN EGITARAUA]

Nahieran. San Lorentzo jaiak eskualdeotako hainbat herritan ospatuko dituzte. Abuztuaren 10a kolore gorriz borobilduta dute askok, Berriatuko Asterrika auzokoek eta Aulestiko Zubero auzokoek. Lea-Artibaiko bi herrietan San Lorentzo Eguna gogotik ospatuko dute egun osoko egitarauagaz.

Aulestin, tradizioan oinarritutako ekintzak osatuko dituzte. Hasteko, meza, eta jarraian txapel jaurtiketa. Irabazleak 40 euro irabaziko ditu, bigarrenak 30 euro eta hirugarrenak 20 euro. Lehiaketagaz ere emango diote jarraipena arratsaldean, 36. Mus Txapelketagaz eta 29. Briska Txapelketagaz. Sari handiak daude, gainera. Umeek jolasak eta txokolatea izango dituzte eta denak elkartuko dira, txiki zein nagusiak, Laja II. eta Lutxurdixogaz batera erromerian dantza egiteko.

Berriatuan, berriz, kirola eta musika nagusituko dira. Ikurrinaren igoeraren eta aurreskuaren ondoren, herri kirolen erakustaldia antolatu dute Gisasola Zelai familia mallabitarragaz. Arratsaldean, berriz, umeek izango dute herri kirolak egiteko unea. Egunari amaiera emateko, Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdiren bertso saioa eta Elepunto DJaren emanaldia egongo dira.

[ABUZTUKO JAIEN EGITARAUA]

Beroketa. Andra Mari Jaiak ere ospatuko dituzte eskualdeetako hainbat herritan, Ondarroan eta Ziortza-Bolibarren. Aurten bertan behera geratu dena Ziortza-Bolibarko San Emeterio Eguna da, ermita ingurua hondatuta dagoelako. Hala ere, jaiak nonahi daude, aukeratzeko moduan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.