Pandemia aurreko egitarauak ia bete-betean berreskuratuta datoz Santiago eta Santa Ana jaiak Ispaster, Ondarroa eta Etxebarrira. Zegaz eta zelan gozatu ez da faltako egunotan.
Gaur [uztailak 21] abiatu dituzte Mutrikuko Malen jaiak, eta uztailaren 25era arte egitarau paregabeaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Mendexarrek San Inazio Egunagaz hasiko dituzte jaiak, eta San Pedrogaz jarraitu eta amaitu. Egitarau oparoa antolatu dute beste behin, txapelketak eta kontzertuak izango dira protagonistak. Autobus zerbitzua egongo da gauetan.
Eskualdeko herritarrek zein jaietara joan aukeratu beharko dute abuztuan. Herriek ezeze, auzoek ere egitarau zabala eskaintzen dute: kontzertuak, txapelketak,... eta askoz gehiago.
Aulestiko bizilagunak Misterios del alma tierra Youtubeko kanala dauka eta bertan ia egunero ikusten dituen OHEan bideoak argitaratzen ditu. Zentsuran bizi dela dio.
Udako torneoko bigarren jardunaldia lehiatuko dute domekan, Lekeition. 12:30ean hasiko dira partiduak eta sarrera doakoa izango da.
Udal artxiboko dokumetuen arabera, Pietatearen baselizako erretaula XIX. mendeko bigarren hereneko altzari neoklasikoa da, hala ere, titularraren irudia askoz zaharragoa da.