Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Santiago eta Santa Ana jaiak, lehengora bueltan

Pandemia aurreko egitarauak ia bete-betean berreskuratuta datoz Santiago eta Santa Ana jaiak Ispaster, Ondarroa eta Etxebarrira. Zegaz eta zelan gozatu ez da faltako egunotan.

santiago eta santa ana jaiak Ispaster
Olaia Zabalondo/Aintzina Monasterio
Etxebarria,Ispaster
2022/07/21

Etxebarrian, Ondarroan eta Ispasterren gogotsu daude Santiago eta Santa Ana jaietarako. Uga eta Xixuren jaitsieragaz, txupinagaz eta pregoiagaz hasiera emango diote bihar [uztailak 22], 19:00etan, Etxebarriko Santiago jaiei, eta martitzenean agurtuko dituzte Uga eta Xizuren igoeragaz.

Etxebarriko alkate Jesus Iriondo “pozik” agertu da normaltasunagaz ospatu ahal izango dituztela aurtengo jaiak. Herritarrak “gogotsu” daudela dio. Jendea hurbiltzea espero badute ere, gehienbat, herritarrei begira antolatzen dituzten jai herrikoiak direla aipatu du alkateak: “Jendea nekatuta iristen da Markina Xemeingo jaietatik”.

Jai “ederrak” antolatu dituztela esan du alkateak, eta adin guztietako herritarrei begirakoak, gainera. Egunik “jendetsuena” Kuadrillen Eguna izaten da, zapatua, hain zuzen; paella herrikoian bilduko dira ehundaka herritar.

Domeka, Nagusien Eguna izango bada, martitzena umeei zuzendutakoa izango dela zehaztu du. Tartean, Santiago Eguna, familian bazkaritan biltzeko eguna izan ohi dala gaineratu du. “Gure ilusioa da jaiak ondo joatea, herritar guztiek ondo pasatzea, eta inongo erasorik barik amaitzea2, esan du Iriondok.

Etxebarriko Santixau jaiak

Danborrada Etxebarriko sanrixau jaietan

Eguerdian hasiko dituzte jaiak Ispasterren. Herriko jai nagusietan berritasun nabarmena daukate aurten Ispasterren. Iluntzeko txupina, pregoia eta tanborrada iluntzetik eguerdira pasatu dituzte, eta hortaz, santiago bezperan eguerditik murgilduko dira jai giroan. Noski, Santiago eta Santa Ana jaien ikur den Txanton Pipirri ere eguerdian hartuko dute, bi urteko etenaren ostean, inoiz baino beroago eta goxoago, gainera. Jendea gogoz dagoela uste du Eskarne Gogenola Zatika Ispasterko Kultur zinegotziak: “Ez hemen bakarrik, ematen du jendea gehiago mugitzen ari dela lekuetara. Bezpera domeka denez, eguerdira pasatu dugu jaien hasiera, eta bestalde, Santiago Eguneko umeen ekintzak domeka arratsaldera pasatzera aprobetxatu dugu, apur bat umeen eguna izan dadin”.

Marije Urangak botako du pregoia: “Herrian, plaza inguruan lorak eta zaintzen aritzen da, asko laguntzen gaitu eta bera aukeratu dugu”.

[EGITARAUA HEMEN]

Hasierako aldaketa hori egin badute ere, ohiko egitaraua berreskuratu dutela azaldu du zinegotziak: “25a jai eguna da, baina beste egunak aste barruan dira. Lehengora bueltatu garela esan liteke, pandemia aurreko egitaraua berreskuratu dugu: krosa, mozorro lehiaketa, herri bazkaria… Musika taldeak apur bat aldatzen dira. Umeentzako eguna, nagusientzakoa eta gazteentzakoa jartzen ahalegindu gara. Nagusientzako Trio de noche eta gazteentzako Erruki erromeria daude. Egun desberdinak jende desberdinarentzat banatzen ahalegindu gara, eta azken eguna familia edo kuadrilla eguna izaten da, bai herri bazkariagatik eta baita mozorro lehiaketagatik ere”.

Bestalde, herri kirolak pasadan urtean ere egon ziren, baina segurtasun neurri bereziekin. 3. mailako gizonezkoen Bizkaiko Aizkora Txapelketan zortzi aizkolari lehiatuko dira: Beñat Amade, Julen Mendieta, Unai Aldape, Borja Fernandez, Daniel España, Ruben España, Manuel Lopez Romero eta Fermin Santamaria. Promozio mailako Bizkaiko Trontza Txapelketan, ostera, emakumezkoak eta gizonezkoak ariko dira: Amaia Mendinueta, Ainize Perez, Iraide Gezuraga, Miren de Regil, Xabat Erleaga, Aritz Martin, Salva Erleaga eta Oier Ibergallartu.

[EGITARAUA HEMEN]

Hala, hainbeste urtetan Ispasterren izan duten Lisker erromeria izango dute jaiak agurtzeko.

Antolakuntzatik denontzako jaiak denon artean antolatzearen garrantzia aldarrikatu dute. Adibidez, aurten gazteek hartu dute txosnaren ardura: “Urteak ere aurrera doaz, antolakuntzan dabiltzanak esperientzia daukate, baina gazteak eta orokorrean herritarrak animatu nahi ditugu. Pentsatzen dut lan bat errazago egiten dela gehiagoren artean gutxi batzuren artean baino. Egia da, adibidez, krosean jende askok parte hartzen eta laguntzen duela, baina herriko jendea animatu nahi nuke nonbaiten behintzat laguntasuna ematen”.

Galizia Etxearen eskutik. Ondarroan, Galizia Etxeak antolatuta, santiagoetan murgiduko dira. Itsasaurre plaza jai eremu bihurtuta, ez da faltako Galiziako jan-edanik, orkestrarik, animaziorik eta giro ederrik.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.