Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Uztailari agur esan eta abuztuari ongi etorri

Mendexarrek San Inazio Egunagaz hasiko dituzte jaiak, eta San Pedrogaz jarraitu eta amaitu. Egitarau oparoa antolatu dute beste behin, txapelketak eta kontzertuak izango dira protagonistak. Autobus zerbitzua egongo da gauetan.

Mikel Reina Barros
Mendexa
2022/07/21

Beste behin mendexarrek jai giroan emango diote ongi etorria abuztuari San Pedro jaiekin. Pandemiak eragindako bi urteko etenaldiaren ostean, eta uda sasoian bete-betean sartuta oso indartsu itzuliko dira. Udalak eta jai batzordeak egitarau luze eta oparoa antolatu dute uztailaren 31tik abuztuaren 3ra.

San Pedro Jaiak herriko jai nagusiak izan arren, San Inazio Egunagaz emango diote hasiera, uztailaren 31n. Aurten ere nagusiei bideratutako eguna izango da, hau da, tradizioan oinarritutako ekintzak eramango dira aurrera. Mezan elkartuko dira lehendabizi 10:30ean, eta gero, esku pilota partidak izango dituzte ikusgai frontoian, 1957. urtea baino lehen jaiotako herritarrak bazkarian bildu aurretik.

Antolazaileek jakitera eman dutenez, autobus zerbitzua egongo da gau osoan Lekeitiotik Mendexaraino.

Arratsaldean, txapelketen txanda izango da. Hasteko, 17:30etik aurrera, briska txapelketa, sari potoloekin: 150 euro irabazlearentzat, 100 euro bigarren sailkatuarentzat, 75 euro hirugarrenarentzat eta 50 euro laugarrenarentzat. Amaitu bezain laster, txapel jaurtitze, txinga eramate eta irrintzi txapelketak jokatuko dira. Hiru lehiaketetako sariak berak izango dira: garailearentzako 30 euro eta azpitxapeldunarentzako otzara txiki bat. Musikagaz esango diote agur San Inazio Egunari, DR Plana, Silitia eta DJ Arkagaz. Antolazaileek jakitera eman dutenez, autobus zerbitzua egongo da gau osoan Lekeitiotik Mendexaraino.

[HEMEN EGITARAUA]

Tradizioa. Ordurako San Pedroetan bete-betean sartuta egongo dira mendexarrak. Ondo baino hobeto hasteko, eta tradizioak egun batetik bestera alde batera ez uzteko, mahai gaineko dantza osatuko dute. Jaietako ikuskizunik bereziena eta hunkigarriena, herritarrek dantzatzeak ematen dion herritartasun puntuagaz. Alkatea mahai buruan jesartzen da, eta alboan aguazila izaten du, eskuan pitxar bete ardo duela. Herriko pertsona batek mahai gainean aurreskua dantzatu ostean, alkateak ardoa eskaini eta elkarrekin edaten dute. Horrela, dantza taldeko kideak txandakatzen joaten dira bata bestearen atzetik.

Lotsarik gabeko ume, gazte, heldu zein nagusiek dena emango dute Play Back lehiaketan sariak irabazteko borrokan

Abuztuko lehenengo egunean ere mezagaz emango diote hasiera egitarauri, ostean bertso saioa antolatu dute. Umeak izango dira eguneko protagonista handienak arratsaldetik aurrera. 16:00etan, umeen jolasak egingo dituzte, osteko kroserako beroketa moduan erabiliko dute askok.

Aurreko egunean nagusiek egin bezala, txapel jaurtiketa eta irrintzi lehiaketak jokatuko dituzte. Lotsarik gabeko ume, gazte, heldu zein nagusiek dena emango dute Play Back lehiaketan sariak irabazteko borrokan. Txosnetako musikak girotuko du gaua.

Abuztuaren 3an VIII. Tortilla Txapelketa izango da egunaren jaun eta jabe. Mendexarrek sukalderako abileziak erakutsiko dituzte, asko jarriko dute jokoan, saria baino garrantzitsuagoa den norberaren ohorea, hain zuzen ere. 13:30ean jakinaraziko du epaimahaiak irabazlea. Emaitza delakoa izanda, 20:00etako sardina eta gazta janean elkartuko dira, ardoaz ondo baino hobeto lagunduta. Indarrak hartzea ezinbestekoa izango da kontzertuekin batera parrandazaleak ordu txikietara arte heldu ahal izateko.

[HEMEN EGITARAUA]

Jendetza. Kontzertu handiak erakarri ditu beste behin Mendexako San Pedro jaiek. Azkenengo urteetan, besteak beste, Arkada Social, Nogen, Anita Parker, Gozategi edota Skakeitan bezalako euskal talde handi eta entzutetsuak etorri dira. Aurten, hasteko, Gozategiren doinu alaiak, gero J. Martina Larrabetzuko arreben musika modernoa eta amaitzeko, DJ Ztart.

Ahalik eta ikusle gehien etorri ahal izateko, gababus zerbitzua egongo da gauean, jai giroaz gozatzen bertaratzen direnak segurtasunagaz etxera itzuli ahal izateko. Horrela, asko izango dira Lea-Artibai eskualdetik hurbilduko direnak. Inguruko beste jaietan moduan, 03:00etan eta 05:00etan itzuliko dira autobusak, eta tiketak aldez aurretik hartu beharko dira herrietako ohiko tokietan, 3 euroren truke.

Abuztuaren 3a, jaietako azkenengo eguna, marmitako txapelketaren eguna da. Egitarauan huts egin ezin duen beste ekintza klasikoetako bat, zalantzarik gabe. Aurtengoa txapelketaren 13. ekitaldia da, eta beti bezain arrakastatsua izaten jarraitzen du. Beste urte batez, sanpedroei merezitako amaiera emateko, herri bazkaria egingo dute frontoian, denek batera eta lagunarteko giro ederrean.

[HEMEN EGITARAUA]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.