Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lekittarrak jaitsierako kanporaketak jokatu beharko ditu

Ondarroa beste urte batez ariko da Eusko Label ligan, orain Kontxako banderaren sailkapenean dute burua denek.

Mikel Reina Barros
Lekeitio,Ondarroa
2022/08/29

Asteburu erabakigarria zen Eusko Label ligan, sailkapeneko beheko postuetan batez ere. Zapatuan [abuztuak 27] etxean jokatzen zuen Aresek ia ezinezko zuen maila mantentzea eta jaitsierako kanporaketak lehiatu beharko zuen ontzia argitu behar zen. Bi ziren hautagai nagusiak, Santurtzi eta Lekittarra, lau puntuko abantaila zuen Soterak Isuntzarekiko.

Lehen txandan aritu ziren biak, Santurtzi bigarren kaletik eta Lekittarra laugarrenetik, beste behin Osertz Aldairenek ez zuten zortea alde izan kale zozketan. Ondarroa hirugarrenetik atera zen. Estropada hasi bezain laster atzean geratu zen Isuntza, bost segundora lehen ziabogan eta hamaikara bigarrenean. Hori gutxi ez, eta Santurtzi zioan lehen postuan. Atzetik, bigarren postuaren lehian, nor baino nor aritu zen Ondarroa Aresegaz, oso berdinduak joan ziren txanda osoan zehar, baina azkenenean etxeko traineruak aurrea hartu zion Antiguako Amari bi segundorengatik, 20.30.90. Lekittarra Soterarengandik urrun heldu zen 22 segundora, 20:47:08 haien denbora.

Areseko XV. Bandera Urdaibaik irabazi zuen 19.44.52ko denboragaz. Nagusitasunez gailendu ziren bermeotarrak, Hondarribia 8 segundora utziz, Orio 17 segundora eta Donostiarra 18ra. Ondarroa 10. izan zen, Lekittarra 11. azken postuko Zierbenaren aurretik.

Isuntzak Boiron domeka [abuztuak 28] goizean altxa zen lainoa bezain beltz zeukan kanporaketak ekiditzea. Miraria behar zuen bederatzi puntuko zuloari buelta emateko. Hainbestekoa zen lainoa Galiziako kostaldean, arduradunek estropada bertan behera uzteko zorian egon ziren. Lehenengo hasiera 45 minutu atzeratu zen eta zerua apur bat argitu zenean, epea amaiatu baino 10 minutu lehenago, hartu zuren aurrera egiteko erabakia.

Lekeitiarrek argi zuten txanda irabazi behar zutela, eta nahiz eta ondo ez hasi, atzetik aurrerako bidea egiteko gaitasuna erakutsi zuten, lehen ziabogan bost segundo galtzen zituzten Ondarroarekiko. Txanda oso berdindua izan zen lau ontzien artean, betiere Antiguako Amak lidergoan mantentzen bazen ere. Azken txanpan, berriz, Isuntza biziago helmugaratu zen Ondarroari eta Aresi aurrea hartuz: 20.06.22 Lekittarraren denbora, Ondarroa segundo batera eta Ares bi segundora. Lehen helburua beteta zuten, txanda irabaztea eta Santurtzi laugarren izatea.

Argazkia: Ondarroako Arraun Elkartea

Gainontzeko txandetako traineruek, aldiz, ez zioten Isuntzari askorik lagundu, denek hobetu zuten ezarritako marka. Beraz, matematikoki jaitsierako kanporaketak jokatu beharko ditu irailaren 17n Bermeon eta 18an Portugaleten. Beste alde batetik, Ondarroak amaitutzat eman zuen Eusko Label ligako bere jarduna, helburua beteta eta buru belarri jarri dira Kontxa prestatzen.

Isuntzako kideek denboraldi hasieran kanporaketa saihestea zuten helburu, baina ezin izan dute lortu: “Ondarroako banderatik aurrera puntu asko galdu ditugu, asko kirol errendimendutik kanpokoak izan dira kaleekin, txandekin eta denborekin zorte txarra izan dugu. Hala ere, ilusio handiagaz egingo diogu aurre kanporaketari, oso gogotsu gaude gure mailarik onena emateko prest. Lehenengo, berriz, begiz jota dute Kontxako bandera lekeitiarrek, bereziki garrantzitsua izan daitekeena: “Zortzi onenen artean sartzea ez da erreza izango, baina aukerak egon badaude eta gogotik borrokatuko dugu. Horrez gain, mentalki eta fisikoki etorriko litzaiguke sailkapena lortzea hiru aste falta direlako kanporaketarako eta sasoi onean heltzeko bikaina izango litzateke”.

Boiroko bandera Hondarribiak lortu zuen, aurreko eguneko Urdaibaik emandako erakustaldia berdinduz, eta bidez batez sailkapen nagusia Galiziara heldu bezala utziz. 19.20.72 izan zen Ama Guadalupekoaren denbora, Bou Bizkaia hamaika segundora heldu zen, Donostiarra 25era eta Orio 27ra.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.